AUTOMOZIOA

Automozioa

automozioapageAutomozioko lanbide-heziketako ikastetxe eta irakasleek osatzen duten sarearen bitartez, lan-prozesu berrien ezarpenean edota hobekuntzan laguntzeko aukera eskaintzen dugu. Enpresak, horrela, gure profesionalen tutoretza pertsonalizatua izango du, baita gure ikastetxe-sarea saiakuntza-banku gisa erabiltzeko aukera ere, betiere produkzio-prozesua ezarri aurretik.

Automobil batean integratzen diren sistema, osagai eta elementu guztien ikuspegi globala eskaintzen dugu:

  • Gaur-gaurko motorren (diesel, gasolina eta elektrikoak) eraikuntza-ezaugarriak, funtzionamendua eta araudiak.
  • Txasisak: diseinua, eraikuntza-ezaugarriak, segurtasun pasiboa eta gaur egun fabrikatzeko erabiltzen ari diren materialak.
  • Ibilgailuen dinamikan esku hartzen duten sistema eta osagai guztien ezaugarriak. Transmisio-sistemak, esekidura, direkzioa, balaztak eta segurtasun aktiboko sistemak.

Osagai bakoitzaren diseinuak eta fabrikatzeko moduak gainerako sistemetan zer-nolako eragina duen ulertzen laguntzen digun ikuspegia dugu. Multzo osoaren dinamikan, segurtasunean eta fidagarritasunean zuzenean esku hartzen duten osagai eta elementu kritikoak identifikatzen laguntzen digu horrek, eta soluzioak eta hobekuntzak emateko aukera eskaintzen digu, bai diseinu-prozesuan eta bai osagai, multzo eta azpimultzoen produkzio-prozesuan.

Enpresa bakoitzaren eskakizun teknikoetara egokitzen den, formakuntza pertsonalizatua eskaintzen dugu. Eskaintza hori, osagaien fabrikazio lanetan aritzen diren enpresei zuzendua dago, baita salmenta osteko zerbitzuak (diagnosia, mantenua eta ibilgailuen konponketa) eskaintzen dituzten enpresei ere.

Halaber, ingurumen-araudiak eta ordena eta garbitasunari buruzkoak erabiltzen eta ezartzen eskuratu dugun esperientzia zabalari esker, ikuspuntu objektiboagoa izango duzu, baita metodologia berri hauekin lanean hasteko plataforma segurua ere.

ESPEZIALIZAZIOA

AUTOMOBILGINTZARAKO FABRIKATUTAKO OSAGAIEN DISEINUA HOBETZEKO LAGUNTZA.
Motorrak eta horien sistema osagarriak.

Transmisio-sistemak (abiadura-kaxak).

Esekidura-, direkzio- eta balazta-sistemak.

BUS komunikazio-sistemak (bilbe-irakurketa).

Ibilgailu hibridoen eta elektrikoen teknologia.

HV bateriak, potentzia-elektronika, makina elektrikoak.

Automobilgintzako kudeaketa-sistemak (kudeaketa industriala, Lean, produkzioa eta instalazioan datuak eskuratzea).

Laborategiak eta ekipamenduak prest daude saiakuntza estatikoak eta dinamikoak egiteko.

Merkatuko material berrien (zuntzak, altzairu berriak, karbono zuntza, aluminioa, eta abar) inguruko aholkularitza.

Makinen karenajea. Makinen karenajea fabrikatzeko diseinua eta akabera hobetzea. Konformazioa eta amaierako akabera (pinturak, biniloak, eta abar).

Kostuak, finantzaketa eta denbora kontrolatzea.

Inbertsio-proiektuak baloratzea.

ETE-entzako laguntza-programen inguruko aholkularitza eta kontsultoretza.

5S, ISO 14001 eta EKOSCAN arauen inguruko prestakuntza eta aholkularitza.

Salmenta osteko zerbitzuak. Automozioa, ibilgailu industrialak, makinaria. Formakuntza tekniko pertsonalizatua eta ekipamenduarekin loturiko aholkularitza.

EKIPAMENDUA

MEKANIKA

  • Jasogailuak
  • Gurpil-lerrokagailua, lasaierak detektatzen dituena
  • IAT aurrekoa
  • Potentzia-bankua
  • Diagnosi-makinak
  • Gurpilak orekatzeko/desmuntatzeko makina
  • Automobilgintzarako lanabes espezifikoak

KARROZERIA, EGITURA ETA AKABERAK

  • Bankadak
  • Plasma bidez mozteko makina
  • Pintura-laborategia
  • Prestakuntza-boxa
  • Soldadura-kabinak. (TIG, MIG/MAG, oxiazetilenikoa eta elektrikoa)
  • Pintura-kabinak

LANAK

Automozioa sektorean, erreferente den gure inguruko enpresa batek, apustu sendoa egitea erabakitzen du, ibilgailu hibrido eta elektrikoek dituzten, osagai, sistema eta teknologiak menperatzeko. Elkarlanean, gure ikastetxeetako ekipamendu eta irakasleekin batera, osagai ezberdinen monitorizazio, integrazio, froga eta balidazio saio ezberdinak egiten dira.

Enpresa batek ibilgailu batean esekidura elektronikoko prototipo berri baten integrazioa egin nahi du. Gure instalazioena gauzatzen da esekidura elektronikoko sistema berriaren integrazio, monitorizazio eta balidazio prozesua.

MULTIMEDIA

ARGAZKIAK

BIDEOAK

KONTAKTUAK

TKNIKAErrenteria

Gaizka Lazarobaster

943 08 29 00

glazarobaster@tknika.eus

CIFP ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA LHIIAretxabaleta

Andoni Aperribai

943 79 79 00

TKgune@iaretxabaleta.com

CIFP DON BOSCO LHII Errenteria

Jose Luis Perez

943 51 04 50

tkgune@fpdonbosco.com

CIFP IURRETA LHII Iurreta

Luis Uribelarrea

944 66 88 00

tkgune@iurretalhi.eus

CIFP MEKA LHII Elgoibar

Jose Mari Beristain

943 74 80 19

tkgune@meka-elgoibar.eu

GLHBI SANVIATOR IEFPSSopuerta

Roberto Fernandez

946 10 48 00

tkgune@sanviator.com