ENERGIA

Energia

energiaKontsumoen monitorizazioa, analisia eta auditoria energetiko osoak

Instalazioen analisiak egiten ditugu energia-kontsumoaren ikuspuntutik (fakturen analisia, sare-analizagailuen bidezko neurketa, eta abar), energia-kontsumoen monitorizazioa eta iragarpena, aurrezturikoaren neurketa eta egiaztapena. Ikuspuntu elektriko zein termikoak aztertzen ditugu eta eraikinen ziurtapen energetikoa eta inguratzailearen analisia eta hobekuntzarako proposamenak egiten ditugu.

Energia eraginkortasuna

Puntu kritikoak detektatzen ditugu makina, instalazio eta
eraikinetan, eta hobekuntzak eta optimizazioak proposatzen ditugu energia-eskarian. Kontsumoak gutxitzen eta errendimenduak areagotzen ahalegintzen
gara.

Tresneriaren erregulazioan, instalazioen automatizazioan eta eraikinen domotizazioan aholkatzen dugu.

Energia instalazio konbentzionalak eta energia berriztagarriak

Instalazioak optimizatzeko aholkua eskaintzen dugu. Egun dauden instalazioetan energia berriztagarriak integratzea proposatzen dugu, dirua aurrezteko eta ingurumenari laguntzeko.

Energia-instalazio berriak dimentsionatzen laguntzen dugu. Energia konbentzionalen eta berriztagarrien arteko konbinazio optimoa proposatzen dugu (energia-hibridazioa): biomasa, eguzki-energia termikoa, fotovoltaikoa, eolikoa, geotermia eta abar.

Produktuak

Prozesu eta instalazioei aplika dakizkiekeen tresneria eta material berriak bilatzen ditugu eta horien inguruan aholkatzen dugu.

Prozesuak teknologia berrien bidez hobetzea

Prozesu eta instalazio konbentzionaletan teknologia berriak aplikatzea gomendatzen dugu: drone bidez egindako aireko neurketa termografikoak, infiltrazioen neurketa, hodiak garbitzeko eta ihesak barnealdetik detektatzeko mikrokameradun robotak, BlowerDoor testak, eta abar.

ESPEZIALIZAZIOA

KONTSUMOEN ANALISIA, KONTABILIZAZIOA ETA AUDITORIA ENERGETIKOA

Fakturak eta energia-kontsumoak analizatzea eta kontratuetan hobekuntzak proposatzea.

Kontsumo elektrikoak sare-analizagailuen bidez neurtzea eta emaitzak
interpretatzea.

Energia termikoa, gas-kontsumoak, elektrikoa eta abar neurtzea.

Kontsumoak neurtzeko sistemak diseinatzea (monitorizazioa).

Eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak eta inguratzailearen azterketa.

INSTALAZIO TERMIKOAK

(BEROA, HOTZA ETA AIREZTAPENA)

Instalazio termikoetan errendimenduak hobetzea.

Infiltrazioak kontrolatzea.

MEKANIZAZIO TEKNIKAK

Material konbentzionalen eta berrien soldadura eta lotura.

ENERGIA SORKUNTZA

Sorkuntza termikoa: biomasa, eguzki-energia, geotermia, kondentsazio-galdarak,
mikrokogenerazioa.

Sorkuntza elektrikoa: fotovoltaikoa, minieolikoa, minihidraulikoa, Peltier zelulak,
Stirling.

Basoko hondakinen eta biomasaren aprobetxamendua. Ezpalkatzea eta
pelletizazioa.

DISEINUA

Energia-instalazioak hobetzeko soluzioak.

Instalazio berrietarako energia-iturri optimoen proposamenak.

Muntatzeko eta mantentzeko prozesuak hobetzen laguntzea.

3D inprimagailuak erabiltzea prototipoak fabrikatzeko.

MATERIALAK

Merkatuko material berrien inguruko aholkularitza.

Zuretik eratorritako materialak pellet edo ezpal moduan birziklatzea.

AUTOMATIZAZIOA, MONITORIZAZIOA ETA KONTROLA

Energia-instalazioen automatizazioa.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko eraikinen automatizazioa.

Energia-kontagailuak.

Telekudeaketako eta telekontroleko sistemak.

INSTRUMENTAZIOA ETA ERREGULAZIOA

Energia-sistemetan kontrolatu beharreko parametroak aztertzea.

Instrumentazioa hautatzen laguntzea.

EKIPAMENDUA

  • Energia berriztagarri bidezko sorkuntza instalazioak (eguzki energia, eolikoa, geotermia, eta abar).
  • Bero sorkuntzako multienergia instalazio zentralizatuak. Konbustioen analisia.
    Hozgarri berrien bidezko hozketa eta aireztatze instalazioak (CO2, NH3 , eta abar).
  • Instalazio termiko eta energetikoen automatizazio, monitorizazio eta kudeaketa.
  • Kamera termografikoak, sare aztertzaileak, transmitantzia neurgailuak, datalogger-ak, emari neurgailu ultrasonikoak,
    tenperatura neurgailu laserrak, luxometroak, haize-tunela, anemometroak, iturgintza proba bankuak, eta abar.
  • Automatismoak eta PLC (Siemens Tia Portal, Omron CMJ).
  • Biomasaren kudeaketa. Egurra birrintzekoa, peletizagailua eta bero sorkuntza.
  • Mikrosare elektrikoen kudeaketa, energia berriztagarriak, hidrogeno pilak, eta abar konbinatuz.
  • Lotura teknologia berrientzako erremintak (termofusioa, elektrofusioa, eta abar).
  • Transformazio zentroak.
  • Prototipatze azkarrerako 3D Scanner eta inprimagailuak.
  • Passivhaus. Isolatzaileak. Infiltrazioen kontrola, blower-door testa.

LANAK

Aholkularitza zerbitzu bat eskaini zaio Azpeitiko udalari. Udaltzaingoen kotxe elektrikoa eta bere kontsumoen zati bat hornitzeko eta udaltzainen eraikineko kontsumoen hornidurarako autokontsumoko instalazio fotovoltaikoaren inguruan.

16 hilabetetan kotxe elektrikoa izan edo gasoilezkoa izan 3400€ aurreztu dira erregaietan.

Usurbilgo Artzabal baserriaren (jatetxe + zahar etxea) auditoria osoa egin da. Auditorian atal eletriko zein termikoa aztertu dira. Hortaz gain, inguratzailearen azterketa egin da eta zertifikatu energetiko atera eta tramitatu da.

Zubietako kaskoaren azterketa energetikoa egin da. Proiektua bi zatitan banatzen da. Lehen zatian Zubietako kaskoak duen kontsumo energetikoaren diagnostiko osoa egin da. Diagnostiko honetan etxebizitza partikularrak, jarduera pribatu zein publikoak, kale kontsumoak etab. Hartu dira kontuta.

Diagnostiko horretatik hainbat ekintza atera dira energía planean sartzeko eta hainbat tailer planteatu dira herritarrak formatzeko.

Bigarren fasea 17/18 ikasturtean garatuko da. Fase honetan energía sorkuntzarako auzoak duen potentzialidadea diagnostikatuko da. Bertan dauden baliabideak aztertu eta dimentsionatuko dira. Fase honen amaieran zubietako energía plana landuko da.

Papresa empresak ur emari garrantzitsu bat isurtzen du uneoro errekara. Ur emari horren temperatura uneoro zenbateko zen jakin nahi zen udalarekin lantzen ari den proiektu baterako. TKgunetik ur horren temperatura  datuen bilketa eta monitorizazio egin dugu.

Merkatuan azaldu diren gas hozgarri berri kopuru handiak bultzatuta bi urte iraun duen ikerketa lana garatu dute Eraiken LHII eta Frinsa S.L. enpresak. Gisa honetara, sektoreko agente ezberdinentzako erbailgarria den tresna bat sortu dute, hozgarri egokienen aukeraketa errazteko asmoz.

Lorturiko emaitzak balio praktiko handikoak dira instalatzaile, banatzaile eta mantentze zein instalazioen diseinu lanetan aritzen direnentzat; hori dela eta oso modu baikorrean baloratua izan da CNI-ren al.detik

Ekipo frigorifikoen fabrikante den KIDE enpresarentzako hainbat proba egin dira. Beren ekipoen errendimenduaren hobekuntzak probatzeko hainbat elementuren probak egin dire Usurbilgo lanbide eskolako instalazioetan.

Txokolatezko figurak egiteko 3D-ko impresora baterako hoztutze sistema berezi bat behar duen enpresa honi laguntzen ari gera. Hoztutze sistema hori pentsatu eta probatzen ari gara Usurbilgo Tkgune energiatik.

Hainbat enpresen kolaborazioarekin Enegur eraikina egin da. Eraikinak hainbat helburu bete nahi ditu. Ikasleentzako ikasgela eta tailerra izan nahi du baina aldi berean kolaboratu duten enpresen laborategi bat izango da. Enpresek garatzen eta ezagutzen ari diren teknologia eraikuntzan probatzeko aukera dute eta funtzionamenduan dagoen instalazio batean, zerbitzua eman behar duen eraikin baten duten funtzionamendu eta konportamenduak aztertu ditzazkete.

Honez gain bigarren fase batean Circutor etxearekin Mikrosarea eta Enegur eraikina monitorizaztu dira. Monitorizazio honi esker ikasleek eta irakasleek eraikuntza eta mikrosarearen azterketa energetiko zehazak egin ditzazketa baina horrez gain enpresek beraien makinen konportamentuak, kontsumoak etab. Ikus ditzazkete, funtzionamendu erreal batean dituzten konportamendu eta arazoak.

Gazte ekintzaile batek energia elektrikoa sortzen duen zuhaitz baten diseinua egin du. Ideia errealitate bihurtzeko baliabide falta eta bestelako eragozpenak sahiesteko Lanbide Heziketa ikastetxearekin lankidetzan prototipo erreal bat garatu da.

Informazio bilketa burutu ahal izateko energia hornidura jarrai bat behar duten emari neurgailuak badira; inguru zailetan dauden erreketan edo gerizpetan. Kasu horietarako energia mini-hidraulikoan oinarritzen den hornidura sistema bat sortu da; horretarako, turbina ezberdinen prototipoak egin dira 3D inprimaketa bidez, diseinu egokiena aukeratzeko.

Eraikin baten birgaitzea burutu da, zero balantze energetikoa lortuz. Energia sorkuntzarako eguzki energia fotoboltaikoa eta termikoa, energia geotermikoa (lurra-ura zein lurra-airea) eta energia mini-eolikoa erabili dira. Horrez gain, kanpo isolatzaile modura SATE erabili da.

MULTIMEDIA

ARGAZKIAK

BIDEOAK

KONTAKTUAK

CIFP USURBIL LHII Usurbil

Oihana Dorronsoro

943 36 46 00

tkguneenergia@lhusurbil.eus

CIFP CONSTRUCCIÓN LHII Gasteiz

Leire Lonbide

945 00 12 00

tkgune@eraiken.com

CIFP SAN JORGE LHII Santurtzi

Miguel Diaz

944 00 49 30

tkgune-energia@fpsanjorge.com

SOMORROSTRO Muskiz

Rafa Rubio

946 70 60 45

tkgune@somorrostro.com