Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio 2020

Webinar_Agentes_Intermediarios_

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio 2020 Euskal industriarentzako laguntzak, teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub-en (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hub-etan (DIHs).

BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak eta Datuetan oinarritutako konponbideak, denak ere oinarrizkoak 4.0 industriarako.

Sare horrek aukera ematen die ETEei erraz eskuratzeko 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak, bidea zabalduz horrela  ETEei eta gainerako enpresei eboluzionatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
LinkedIn
Share on whatsapp
WhatsApp