Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, streaming bidez emango du Global Innovation Day jardunaldiaren bederatzigarren edizioa, datorren azaroaren 2an; aurten berrikuntza izango du ardatz, indartuta irteteko eta pandemiak eragindako krisi eta aldaketa azkarreko une hauek dakartzaten erronkei aurre egiteko erantzun gisa.

Nola egin diezaiokegu aurre COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari? Zer ari dira egiten Europako beste eskualde batzuetan? Roman Arjonak, Europako Batzordeko ekonomista-buruak, Europako berrikuntzaren emaitzak erakutsiko ditu, eskualdeen ekarpenean arreta jarriz.

Berrikuntzari buruzko Innobasque 2020 txostenaren aurrerapen bat emango dugu, eta krisi-egoerak arrakastaz konpondu dituzten Euskadiko 5 proiektu berritzaile erakutsiko dira. Gainera, maila goreneko adituekin egingo den elkarrizketan, krisi ekonomikoari nola aurre egin aztertuko da.

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak hasiera emango dio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XX. asteari.

Azken edizioaren bideo laburpena: