Euskal eredua aztergai WorldSkills 2018 konferentzian

Urriaren 16an, Amsterdamen buruturiko WorldSkills 2018 konferentziako egitarauaren baitan; “Instituzioak eraldatzen Lanbide Heziketako Ikastetxe Teknikoak aldaketa garaietan berrikuntza-gune bilakatzeko” saioan; Euskadiko Lanbide Heziketako Berrikuntza Aplikatuko Sistemaren eta TKgune programaren nondik norakoak azaldu ziren mundu mailako hainbat adituren aurrean.

Horrez gain, Europar Komisioko João Santos-ek Europa mailako LH-ko Bikaintasun ikastxeen ekimenari buruz hitz egin zuen eta Unesco-Unevoc-eko eledun Kenneth Barrientosek ere hartu zuen hitza TVET Innovation Hubs egitasmoari buruzko argibideak emateko.