FABRIKAZIOA

Fabrikazioa

fabrikazioa_argazkiaFabrikazio prozesuen etengabeko eboluzioak eta, 4.0 industria ereduarekin loturiko teknologia berrien integrazioak, eransketa bidezko fabrikazioa ardatz harturik, makina erremintaren sektoreari eta erabiltzaileei diseinu eta ekoizpenerako aukera berriak eskaintzen dizkie.

Testuinguru horretan, TKguneko lantalde teknikoak zure enpresako produkzio prozesuak aztertzen lagun zaitzake; errendimendua hobetzeko neurriak proposatu eta garatuz (produkzio denborak eta kostuak murriztea, amaierako produktuaren kalitatea hobetzea…). Horrez gain, ekoizpen lanarekin interferentziak saihestuz, operazio eta prozesuak simulatu ditzakegu eta lorturiko ondorietan oinarrituta hipotesiak bertan behera utzi edota berretsi. Eraberean, erabat berritzaileak direnprozesuak planteatu, diseinatu eta testatzeko laguntza ere eskaintzen dugu.

Horretarako, Fabrikazio TKguneak aurre-azterketa baten garapena burutu dezake; beharrezko probak eginez alternatiba berriaren eraginkortasuna eta estabilitatea baieztatzeko.

Prototipo eta materialak testatu eta ekoitzi ahalko dituzu, fabrikazio prozesuak optimizatu, baita industrializazio probak egin ere, produktu berrien aurre-serieak eginez. Hori guztia TKgune Fabrikazio lantaldeko ikastetxeek eskura dituzten instalakuntza eta makinaria guztia baliatuz. Zentzu horretan, enpresaren makinaria beharrak asetzeko produktu egokienei buruzko aholkularitza eskainiko dizugu, makina erreminta sektoreko ekoizleei buruz dugun ezagutza zabala baliatuz.

Gure ikuspuntu teknikoa, teknologikoa eta produktiboa enpresaren eskura jartzen ditugu berrikuntza prozesuetan lagunduz eta hauek dinamizatuz. Eraberean, sormena sustatzeko eta produktuen azterketa burutzeko tresnak ere eskaintzen ditugu.

ESPEZIALIZAZIOA

FABRIKAZIO ADITIBOA

Plastiko eta metalezko piezen fabrikazioa, eransketa teknologia desberdinak baliatuz. Prototipaketa, balio erantsi handiko osagaien konponketa, balidaziorako aurre-serieak, moldaketa geometrikoak. Alderantzizko ingeniaritzarako eskaneaketa. Formakuntza espezifikoa. Ekoizpen prozesu berrien definizioa.

INSTRUMENTAZIOA ETA KONTROLA

Instrumentazioa hautatzen laguntzea. Produktuak MMC bidez egiaztatzea. Prozesuak egiaztatu eta kontrolatzea (ikuspen artifiziala, laser-neurgailuak eta abar).

FORJAKETA

Hotzeko, erdiberoko eta beroko forjaketa-prozesuak diseinatzea eta optimizatzea. FEM bidezko simulazioa. Material-fluentzia, sekuentziak eta aurreformak egiaztatzea, akatsak detektatzea, tolesturak, betetze-faltak, zuntz-egiturak eta abar. Materialak ezaugarritzea hotzeko forjaketa-ereduak sortzeko. Erreminten diseinua eta bizitza aztertzea. Prototipoak eta lehen serieak egitea. Sacma SP260 prentsan probak egitea.

ESTANPAZIOA

Hotzeko eta beroko estanpazio-prozesuak FEM bidez simulatzea. Osagai eta lanabesen diseinu adimendunak CAD erabiliz. Produktuen osagaiak eta lanabesak 3D eskaneatze bidez egiaztatzea eta digitalizatzea. Estanpazioko lanabesak aztertzea, diseinatzea eta fabrikatzea. (Trokel progresiboak eta abar)


ORTOPROTESIAK

Diseinua, elaborazioa, neurketa, eskaneatzea, fabrikazioa eta testatzea. Material eta proba enkajeen saiakuntzak burbuila sistema bidez, eta horien fabrikazioa karbono zuntza eta Kevlarra erabiliz.


FABRIKAZIO MEKANIKOA

Abiadura eta zehaztasun handiko mekanizazioa material ezberdinak erabiliz: metalezkoak, grafitoa, konpositeak, titanioa, Inconel, material berriak eta abar.

Mekanizazio, ebaketa eta konformazio prozesu optimoak definitzea. Muntaia mekanikoak. Programak (ISO edo CAM). Prototipoak eta aurre-serieak. Ezarpen aurreko frogak egitea instalazioetan.

Fabrikazio adibitiboa material plastiko eta metalezkoekin.

Saiakuntza mekanikoak eta metrologia.

Materialen soldagarritasun azterketak. Soldatzaileen homologazioa eta soldadura prozesuen robotizazio eta automatizazioa.

MATERIALAK

Saiakuntzak burutu eta fabrikazio-prozesuetan materialen akatsak eta parametroak aztertzea.

Karakterizazio mekaniko aurreratua eta materialen karakterizazio orokorra.

Tratamendu termikoa materialaren analisian oinarrituta optimizatzea.

DISEINUA

Produktu, osagai, lanabes, prototipo eta zelula automatizatuen diseinu kontzeptuala eta garapena. 3D eskanerra eta inprimaketa.

Egituren optimizaziorako, osagaien diseinua eta simulazioa, elementu finituzko metodoak erabiliz (ANSYS).

AUTOMATIZAZIOA

Produktu, osagai, lanabes, prototipo eta zelula automatizatuen diseinu kontzeptuala. Osagaien diseinua eta simulazioa, FEM bidezko optimizazio estrukturalerako.

METAL ERAIKUNTZAK

Soldadura eta galdaragintza orokorrean. Diseinua eta fabrikazioa.

MANTENTZE PREDIKTIBOA

Azterketa termografikoak, bibrazio azterketak, olio azterketak, eta abar.

ELEKTRONIKA

Android eta Arduino garapena.

Mikrorobotika eta mikroelektronika.

KUDEAKETA / ANTOLAKUNTZA

Prozesuak arrazionalizatzea.

Kudeaketa-sistemetako aholkularitza (EFQM, ISO 9001, segurtasuna OHSAS 18001, ingurumena ISO 14001, aeronautika ISO 9100, soldadura ISO 3834).

EKIPAMENDUA

FABRIKAZIO ADITIBOA

  • LMD bidezko laser eransketa metalikoko zelula
  • WAAM bidezko plasma eransketa metalikoko zelula
  • SLM bidezko eransketa metalikoko makina
  • Plastikozko 3D inprimaketa
  • Scanner makinak

LANTEGI MEKANIKOAK

  • Ataza anitzeko makinak
  • Mekanizazio-zentroak
  • Produkzioko fresatzeko makinak
  • Torneaketa-zentroak
  • Produkzioko tornuak
  • Artezteko makinak
  • Elektrohigadura
  • Robotak

LABORATEGIAK

  • Metrologia
  • Saiakuntza mekanikoak
  • Metalografia eta materialak
  • Automatizazio industriala
  • Prozesu-kontrola
  • Zuntz optikoa
  • Telekomunikazioak
  • Transformazio-zentroak

KONFORMAZIOA

  • Hotzezko forjarako estazio anitzeko prentsa mekanikoak
  • Xafla estanpaziorako prentsa mekanikoak
  • Torloju-prentsa
  • Laminazio bidezko hariztaketak
  • Hotzeko eta beroko estanpaziorako prentsa hidraulikoak

SOLDADURAKO ETA GALDARAGINTZAKO LANTEGIAK

  • Mantentze-lan industrialetako lantegia
  • Automobilgintzako lantegia
  • 2D ebaketa: plasma, laserra, puntzonatzeko makina
  • Kurbatzeko eta tolesteko CNC makinak
  • Soldatzeko robotak

CAD-CAM-CAE

  • Hainbat software
  • 3D inprimaketa

ZENBAKIZKO KONTROLAK

  • Fagor
  • Heidenhain
  • Fanuc
  • Siemens

LANAK

MATERIALEN ORDEZKAPENA

Metal gogorren konformaketa bidezko piezen ekoizpenari ekin zaio Europa mailan; hori dela eta, bestelako materialekin antzerako piezen ekoizpen eta merkaturatzeaz arduratzen den enpresa batek teknologia honekin proba egin nahi du. Prozesuan zehar erabili beharreko materiala zehazten da, eta hainbat saiakuntza eginda torneatze prozesua zein izan behar den finkatzen da; mekanizazio baldintza eta erremintak hobetsiz, nahi den produktua erdiesteko.

ELEMENTU FINITU BIDEZKO SIMULAZIOA

Enpresa batek makinen osagaien (zilindroak eta ekipo hidraulikoak)diseinu, fabrikazio eta komertzializazioan dihardu. Diseinu berriak balioztatzeko elementu finitu bidezko simulazioak baliatzen da, baita osagaien hobekuntzak diseinatzeko ere.

MEKANIZAZIO TRESNEN BALIOZTATZEA

Enpresa batek diseinaturiko makina bateko tresneriaren funtzionalitatea aztertu nahi du. Helburu horrekin, diseinaturiko tresneria fabrikatu, eta honekin mekanizazio probak egiten dira, bezeroari portaera zein den erakutsiz.

FORJA PROZESUEN OPTIMIZAZIOA

Forjaketa enpresa batek erreferentzia berri batean sekuentzia ikerketa baten sakondu beharra du. Aukera ezberdinak aztertu dira FEA bidez, eta erreferentzia arrakastaz ekoiztea lortu da. Aukera bideragarri bat baino gehiago azaltzen denean, tresneriaren bizitzarekiko errentagarriena dena aukeratzen da. Ondorioz, aurrezte garrantzitsua lortzen da prototipoa egiteko garaian.

FARMAZEUTIKA ETA ELIKAGAI INDUSTRIETAKO GALDARAGINTZA PROZESUEN HOBEKUNTZA

Ekoiztutako produktuek herdoiltzearekiko duten portaera hobetzeko asmoz prozesu guztiaren azterketa bat egin da. Korrosio eta oxidazioarekin loturiko arazoak identifikatu, eta altzairu herdoilgaitzez eginiko produktuentzako hobekuntzak proposatu dira. Harturiko neurrien jarraipena egiteko adierazle batzuk zehaztu dira, prozesu produktibo osoko gorabeherak erregistratzeko.

PROZESU BERRI BATEN DEFINIZIOA

Fabrikazio enpresa batek aeronautika sektoreko mundu mailako lider batentzat egiturak ekoizteko eskari bat lortzeko aukera du, baina baldintzetako bat marruskadura bidezko soldadura da. Enpresa honek ez du inoiz sistema hau erabili. Patente eta hornitzaileen azterketa egin ondoren, soldadura egiteko erremintak diseinatu dira eta erremintak lau konfigurazio geometrikotan mekanizatu ondoren (40 lehenengo fasean) soldadura frogak egin ditu fresatzeko makinan, homologagarria den prozesu bat lortu arte.

PROZESU BATEN HOBEKUNTZA

Pieza baten fabrikazio prozesua hobetzeko beharra dago. Daukan eskulanaz gain, prozesuak 4 makina desberdinetan egin beharreko 9 operazio ditu. Irudia 3Dn marraztu eta CAM programa egin ondoren, ikerketa bat egin da, prozesua 5 ardatzetako makina bakarrean egindako 6 operaziotara (lotze bakarrean) eta elektroerosio bidezko bukaerako mozketa batera murriztuz. Ekoizpenaren kostua %65 murriztu da.

Sección

MULTIMEDIA

ARGAZKIAK

BIDEOAK

KONTAKTUAK

CIFP IMH LHIIElgoibar

Iñaki Alegria

943 74 41 32

tkgune@imh.eus

CIFP BIDASOA LHII Irun

Jose Luis Ormaetxea

943 66 60 10

tkgune@fpbidasoa.org

EGIBIDEVitoria-Gasteiz

Igor Madariaga

945 01 01 30

tkgune@egibide.org 

CIFP ELORRIETA-ERREKA MARI LHII Bilbo

Carlos López

944 02 80 00

TKgune@elorrieta-errekamari.com

GOIERRI ESKOLAOrdizia

Xanti Iruretagoiena

943 88 00 62

tkgune@goierrieskola.org

LA SALLE BERROZPEAndoain

Xabier Puertas

943 59 05 57

tkgune@lasalleberrozpe.com

LEA ARTIBAI IKASTETXEAMarkina-Xemein

Xabier Uranga

946 16 90 02

tkgune@leartik.com

CIFP MIGUEL ALTUNA LHII Bergara

Eli Aranburu

943 76 24 91

tkgune@imaltuna.com

OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOAZarautz

Iñigo Aranguren

943 11 10 00

tkgune@oteitzalp.eus

SALESIANOS DEUSTO Bilbo

Jose Maria Vergara

944 47 26 50

jmvergara@salesianosdeusto.com 

CIFP TOLOSALDEA LHIITolosa

Andoni Arraras

943 65 11 47

TKgune@tolosaldea.com

POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRIDerio

Angel Lazaro

944 03 40 60

tkgune@txorierri.net

UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLAZumarraga

Jon Andoni Torquemada

943 72 54 77

tkgune@ugleskola.org

CIFP USURBIL LHII Usurbil

Aritz Zabaleta

943 36 46 00

tkgunefabrikazioa@lhusurbil.eus

ZULAIBAR ARRATIAKO LANBIDE IKASTEGIAZeanuri

Arkaitz Bernaola

946 73 91 16

tkgune@zulaibar.org