SORMEN INDUSTRIAK

Sormen  industriak

TKgune Sormen Industriak lantaldeko partaide garen Lanbide Heziketako ikastetxeok enpresen zerbitzura jartzen ditugu gure ezagutza eta eskura ditugun baliabideak. Hori, 3D animazioetan, modelaketan, objektuen birtualizazioan edo 3D inprimaketa bidezko prototipoen fabrikazioan oinarrituriko berrikuntza teknologiko eta hobekuntza proiektuak garatzeko helburuarekin.

Eraberean, komunikazioaren kudeaketa eta datu bilketa sistemak ezartzeko beharrezko azpiegitura teknikoa eskaintzen dugu; jabetza propiodun soluzioak zein Open Source bidezkoak eskaintzen ditugularik. Horrez gain, eduki dinamikodun webguneen garapen zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, sare azpiegitura eta enpresen konektibitateari buruzko aholkularitza eta hobekuntza proposamenak barnebilduz.

Egunerokoan teknologia eta komunikazio arloetan lanean aritzeak, azken aurrerapenetara moldatzeko aukera eskaintzen digu eta baita merkatuan dauden joera nagusien ikusmolde zabala ere. Hortaz, enpresei egungo zerbitzu informatikoetan integratzen diren sistema, osagai eta elementu guztien ikuspegi orokor bat eskaini diezaiokegu. Egiteko horretan, enpresak gure profesionalen tutoretza izango du; bide batez, ekoizpen prozesuak abian jarri aurretik gure ikastetxe sareak dituen azpiegiturak saiakuntza-banku modura baliatzeko aukera ere izango du. Gisa honetara, gure esperientzia enpresekin elkartrukatzeko aukera dugu, enpresak merkatuko lehen lerroan kokatzea lagunduz.

3D animazio, modelaketa eta objektuen birtualizazio sistemak garatzeko punta-puntako instalazio informatikoak ditugu eskura dagozkien garapen eta programazio softwarearekin; bai Windows, bai MAC-en. Errendimendu azterketak eta proba funtzionalak ere egiten dizkiegu 3D animazioa zein modelaketa aplikazio eta garapenei. Artxibo, kodigo eta 2D eta 3D formatuetako modelaketa interakzioen berrikuspenak ere egiten ditugu.

IKT-en alorreko informazio eta jakintzaren kudeaketa sistemak garatu eta ezartzeko CPD bat dugu, sistema ezberdinak barnebiltzen dituena. Sistema horien artean aipagarriak dira, komunikazio korporatiborako plataformak (Zimbra), cloud biltegiratzea (ownCloud), publikazio pertsonalerako plataformak (WordPress), ikaskuntza-irakaskuntzarako edukien kudeaketa (Moodle), sareko biltegiratzea (FreeNAS), VPN enpresa konektibitate soluzioak (OpenVPN) eta Open Source birtualizazioa (Proxmox).

ESPEZIALIZAZIOA

2D/3D MODELAKETA

Artxibo, kodigo eta 2D eta 3D formatuetako modelaketa interakzioen berrikuspenak. A3D ekoizpen grafikoak prozesu eta produktuen azalpenetarako.

PRODUKTUEN BIRTUALIZAZIOA

Produktuen birtualizazioa 3D modelaketaz zein pantailan. 3D inprimaketa.

A3D BIDEZKO SOLUZIO GRAFIKOAK

Bideojokoen garapena, optimizazioa eta egokitzapena. Mugimenduak jasotzea eta horien aplikazioa modelo birtualei (bipedoak). 3D efektu eta objektuen integrazioa egiazko irudi eta bideoetan.

WEB ETA MULTIPLATAFORMA APLIKAZIOEN GARAPENA

Web aplikazioen garapena, ezarpena eta mantentzea. Mugikorretarako aplikazioen programazioa. Datu baseetan oinarrituriko aplikazioen programazioa. ERP-CRM sistemen bidez kudeaketa, antolakuntza eta ekoizpen prozesuen hobekuntza.

OPEN SOURCE SISTEMEN INPLANTAZIOA

Komunikazio korporatiborako plataforma (Zimbra), cloud biltegiratze (ownCloud), publikazio pertsonalerako plataforma (WordPress), ikaskuntza-irakaskuntzarako edukien kudeaketa (Moodle), sareko biltegiratze (FreeNAS), VPN enpresa konektibitate soluzio (OpenVPN) eta Open Source birtualizazio (Proxmox) sistemen instalazio eta mantentzea.

ERRENDIMENDU AZTERKETAK ETA PROBA FUNTZIONALAK

Seguritate eta konektibitateari dagozkion errendimendu eta funtzionalitate probak. 1000 erabiltzaile aktibotik gorako instalazio informatikoak; Plataforma ezberdinak (Windows, MAC, Linux); Interneterako sarbidea HFC, FTTH y VSAT sareen bidez.

PRESENTZIA INTERNETEN

Eduki estatiko(Landing Pages) zein dinamikodun webguneen diseinua eta ezarpena.

SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA

Zerbitzari aplikazioen administrazioa eta garapena (PHP, ASP, JSP, Servlets, SQL, etc). Segurtasun informatikoa. Zifraketa. Suebaki eta Proxy-en instalazio eta konfigurazioa. Zerbitzarien administrazioa.

KOMUNIKAZIO AZPIEGITURAK

Egiturazko kableaketa eta Wireless sareen (Wifi) inguruko aholkularitza, errendimenduaren ebaluazioa eta hobekuntza proposamenak. Irrati lotura, VSAT, HFC, FTTH sareen bidezko konektibitateari buruzko aholkularitza eta proba funtzionalak. Sare lokalen instalazioa. Hardware informatikoaren mantentzea.

EKIPAMENDUA

3D DISEINU LABORATEGIAK

  • MAC ordenagailuak
  • Windows sistema eragiledun ordenagailuak
  • Modelaketa eta 3D animaziorako softwarea
  • 3D inprimagailuak

WEB ETA MULTIPLATAFORMA APLIKAZIO GARAPENERAKO GELAK

  • MAC ordenagailuak
  • Windows sistema eragiledun ordenagailuak
  • Web aplikazioen garapenerako softwarea
  • Multiplataforma aplikazioen garapenerako softwarea

SARE INSTALAZIOENTZAKO OINARRI TEKNIKOA

  • Kableaketa kualifikatzaileak
  • Cat 6A kableaketa balioztatzeko zertifikazio gailuak
  • Zuntz optikoaren potentzia galera neurgailuak
  • Konektore optikoen konprobaziorako ekipoak
  • Konektore optikoak fusionatzegailuak
  • Hardware/software probetarako ekipamendu informatikodun tailerra

DATU PROZESAKETA ZENTRUA

  • Produkzio zerbitzariak Proxmos-ekin birtualizatuak
  • Komunikazio korporatiborako plataforma (Zimbra)
  • Cloud biltegiratze plataforma (ownCloud)
  • Publikazio pertsonalerako plataforma (WordPress)
  • Ikaskuntza-irakaskuntzarako edukien kudeaketa sistema (Moodle)
  • Sareko biltegiratze sistema (FreeNAS)
  • VPN enpresa konektibitate soluzioak (OpenVPN)

KONEKTIBITATE SISTEMAK

  • Kable-Modem bidezko komunikazio simetriko zein asimetrikoak
  • Zuntz optiko bidezko komunikazioak (Connect LAN)
  • Ahots bidezko komunikazioak RDSI eta IP linea analogikoak erabiliz
  • Satelite bidezko internet konexioak (VSAT) Ka eta Ku bandetan oinarritutako sistemen bidez

LANAK

Gisa honetara, sare azpiegitura birus eta eraso saiakeretatik babestea lortzen da; eduki arriskutsu edo desegokiak dituzten web orri eta mezuak filtratzen dira; eta web zerbitzarien bitartekoak liberatzea lortzen da alderantzizko proxy web baten laguntzaz.

500 erabiltzailerarteko erakundeentzat diseinaturiko segurtasun soluzio honek sare zerbitzu pakete integrala eskaintzen du; punta-puntako suebakia, eduki iragazkia, web bilaketa iragazkia, intrusioak ekiditeko SNORT®-en oinarrituriko prebentzioa, biltegiratzea web katxe bidez, WAN optimizazioa, hainbat WAN uplink eta 4G akatsekiko tolerantzia.

Aplikazio hau PHP eta MySQL-n garatua izan zen 2005/2006 ikasturtean eta gerora 2013 urtean EAE-ko lanbide heziketako 15 ikastetxe hasi ziren horrekin lanean. Aplikazio horren bertsioa kanpo empresa batek gaurkotu du. Aplikazio honi eta bezeroei buruzko informazioa produktuaren webgunean kontsulta daiteke. http://www.lanheziketa.com/

Gerora, aplikazio horietariko hainbat EAE-ko beste lanbide heziketa iakstetxeetan ezartzen ditu kanpo empresa batek. Horien artean aipa daitezke Fadura (Zimbra eta OpenVPN) eta San Jorge (Zimbra y Firewall Builder) Ikastetxeak.

Goi mailako “Multiplataforma aplikazioen garapena” zikloko ikasleek garatu zuten proiektua 2014/2015 ikasturtean, Java programazio hizkuntza erabiliz eta Android aparailuentzat. Gerora, pilatutako esperientzia eta ideia orokorrak baliatuz, Irekisoft enpresak berridatzi zuen Apache Cordova lan ingurua erabiliz (HTML, CSS eta JavaScript). Gaur egun, Android zein Ios sistementzat dago erabilgarri.

 

( https://play.google.com/store/apps/details?id=net.irekisoft.fpeuskadi.es )

Lan honen bitartez, 24 hazbeteko ukipen-pantaila batean barne errekuntza motor baten hainbat elementu ikusarazi dira. Erabiltzaileak pantailarekin elkarrekintzan jardun dezake, zein elementuri buruzko informazioan sakondu nahi duen zehaztuz (testuak, grafikak, bideoak…). Aldi berean, motor barnean kokaturiko eta ordenagailuarekin konektaturiko kontrol elektroniko modulu batek, LED argiteriaren bitartez adierazten du erabiltzaileak hautaturiko elementu bakoitzaren kokapena.

Lan hau Wifi sareen instalazioan aitzindari den Wifinova euskal enpresarekin batera garatua izan da. Proiektuan zehar hiru sarbide ezberdin eta Wifi kontrolagailu bat konektatu dira institutuko sare lokalean, Wifi bidezko lokalizazio sistemaren funtzionamendua eta zehaztasuna egiaztatzeko helburuz. Aipaturiko sarbide puntuak ikastetxeko harreran kokatu dira eta enpresan kokaturiko VPN konexio bat bideratu da, bertatik monitorizazio eta kontrol lanak urrutiko kontrolaren laguntzaz gauzatu ahal izateko.

Zerbitzu hau telekomunikazioen alorreko enpresa bati eskaini zaio, eta bertan bere teknikoetariko bati formakuntza eskaini zaio egiturazko kableaketako hainbat ekiporen egiaztapen, kualifikazio eta zertifikazio lanetarako, baita zuntz optikoarekin lan egiteko ekipamenduari buruz ere. Behin formazioa eskainitakoan, aipaturiko ekipoak bezeroen instalazioetan erabili dira.

MULTIMEDIA

ARGAZKIAK

BIDEOAK

KONTAKTUAK

CIFP TARTANGA LHIIErandio

Enrique del Río

944 67 53 11

tkgune@tartanga.eus

CEINPRODonostia

Teyo Cuadrado

943 31 08 73

tkgune@ceinpro.es

HARROBIABilbo

Josu Cobelo

944 72 43 66

tkgune@harrobia.net

ZUBIRI MANTEODonostia

Martin Mozos

943 27 87 00

tkgune@zubirimanteo.com