TKguneko bilera orokorra

Apirilaren 10ean TKgune programako bilera orokorra burutu zen Elgoibargo IMH Makina Erremintaren Institutua LHIIn.
Bileran, TKgune sarea osatzen duten ikastetxeek elkartu ziren; ikasturte hasieratik egindako lanari buruzko datuak aztertu, eta aurrera begira programak begiz jota dituen erronkak eztabaidatu zirelarik; egitasmoak orain arte izandako ahulgune eta indargune nagusiei buruzko iritziak partekatuz.
Ikasturte amaierara bitartean eman beharreko hurrengo pausuak ere zehaztu ziren; Fabrikazio, Automozio, Automatizazio, Energia eta Sormen Industriak arlo estrategikoetako ikastetxeen parte hartzeraekin.