TKguneko ikasturte-itxiera bilera

Uztailaren 3an TKgune programako partaide diren 35 ikastetxeetako zuzendari eta arduradunek bilera izan zuten Tknikan.

Bileran 2018-19 ikasturtean egindako lanari buruzko hausnarketa egin zen eta aurtengo ikasturteari dagozkion datuak aurkeztu zitzaizkien bertaraturiko ikastetxeei. Orokorrean, TKgune programa hazten eta bilakaera os baikorra izaten ari dela da ondorio nagusia. Horretarako gakoa, ikastetxeetako lantaldeak sendotzea dela nabarmendu zen eta bistakoa da lan horretan aurrerapausoak eman direla, emaitzek islatzen duten modura.

Horrez gain, datorren urtean TKgune programaren ezarpenean egiaztaturiko esperientzia duten ikastetxeekin osatuta abian jarriko den “Bulego Teknikoa”ren berri ere eman zen bileran. Lantalde berri honen helburua ezarpen lan horretan zailtasunak izaten ari diren ikastetxeei aholkularitza eskaintzea izango da.

Zorionak guztioi egindako lanagatik!