TKGune_participantes_izarraitz

CIFP IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETA LHII

Fabrikazio mekanikoa - Automatizazioa, muntaia eta mantenu industriala.

IZARRAITZ Lanbide Heziketak Ikasketa Bitartekaritza Zerbitzua eskaintzen du, Urola Erdia eskualde osora zabaltzen dena, eta baita ere enpresentzako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: lan poltsa, Lantokiko Prestakuntza egiteko ikaslegoa eskatzeko aukera eta formakuntza duala.

IZARRAITZ Lanbide Heziketa hezkuntza eskaintza lanbide heziketakoa soilik duen institutua da.
Bertan hasierako lanbide-heziketa (goi eta erdi mailako heziketa zikloak), langileentzako ikastaroak eta langabetuentzako ikastaroak ematen dira. Gure Institutuan, 5 familia profesionaleko heziketa zikloak ematen dira Euskeraz soilik.

Gure zentruko jakintza arloak hauek izango lirateke:

-Fabrikazio mekanikoa.
-Kalitate kontrola;metrologia,entsegu suntsikorrak eta ez suntsikorrak.
-Automatizazioa eta makina elektrikoak.
-Administrazio eta finantzak.
-Ofimatika.
-Instalazio elektrikoak.
-Segurtasuna eta lan osasuna.
-Arotzeria eta altzarigintza.

+34 943 852 174 / 670 570 138