TKGune_participantes_izarraitz

IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETA LHII

Fabrikazio mekanikoa / Automatizazio, muntai eta mantenu industriala / Digitalizazioa eta konektibitatea

IZARRAITZ Lanbide Heziketak  Ikasketa Bitartekaritza Zerbitzua eskaintzen du, Urola Erdia eskualde osora zabaltzen dena, eta baita ere enpresentzako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: lan poltsa, Lantokiko Prestakuntza egiteko ikaslegoa eskatzeko aukera eta formakuntza duala.

IZARRAITZ Lanbide Heziketa hezkuntza eskaintza lanbide heziketakoa soilik duen ikastetxe integratua da.

Bertan hasierako lanbide-heziketa (goi eta erdi mailako heziketa zikloak), langileentzako ikastaroak eta langabetuentzako ikastaroak ematen dira. Gure ikastetxe integratua , 5 familia profesionaleko heziketa zikloak ematen dira Euskaraz soilik.

Gure zentruko jakintza arloak hauek izango lirateke:

    • Fabrikazio mekanikoa.
    • Kalitate kontrola; metrologia.
    • Automatizazioa eta makina elektrikoak.
    • Administrazio eta finantzak.
    • Instalazio elektrikoak.
    • Segurtasuna eta lan osasuna.
    • Arotzeria eta altzarigintza.
    • Software garapena eta zibersegurtasuna

Harremana

Itsaso Mendizabal

+34 943 85 21 74 / 635 759 404