Plaiaundi LO

PLAIAUNDI LHII

Digitalizazioa eta konektibitatea / Osasuna, ongizatea eta laguntza-teknologiak / Berrikuntza kudeaketan, merkataritzan eta logistikan

CIFP Plaiaundi LHII Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratua da, Irunen kokatua, Bidasoa eskualdean, eta berrikuntza aplikatuarekin eta bere ingurunearen garapenarekin konprometituta dago.

Hainbat eremu profesionaletan esperientzia duen irakasle talde bat dugu. Espezialitate aniztasun horrek, berrikuntza proiektuetan dugun ibilbidearekin batera, aukera ematen digu erronkei diziplina anitzeko ikuspegi batetik heltzeko eta behar desberdinetara egokitutako soluzioak garatzeko.

Hauek dira gure gaitasun tekniko nagusiak:

  • Informatika eta Komunikazioak.
  • Laborategi klinikoa eta biomedikoa.
  • Osasuna eta Pertsonen Arreta.
  • Kudeaketa, Merkataritza eta Logistika.

Lanbide Heziketak funtsezko zeregina du berrikuntzako eta enpresa-sarearekiko konexioko eragile gisa. Plaiaundik enpresa eta erakundeekiko lankidetza bultzatzen du, erronka errealei aurre egiteko, produktuak, zerbitzuak eta prozesuak hobetzeko eta elkarri ikasteko aukerak sortzeko.

Harremana

Andrea Valdes

+34 943 89 92 14 / +34 676 98 11 98