BERRIKUNTZA APLIKATUA

Gaur egungo testuinguru ekonomikoan, berrikuntza sustatzea enpresen lehiakortasuna bermatzeko giltzarria da. TKgunek, bere eskaintza espezializatuaren bidez, produktu eta prozesuak hobetzen eta horiei balioa erantsiz merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizu.


Horretarako, Lanbide Heziketako ikastetxeetan ditugun ekipamendu eta instalazio aurreratuak enpresen eskura jartzen ditugu, arlo ezberdinetan adituak diren gure irakasleen esperientziarekin batera.
Gainera, kodigo irekian lan egiten dugunez, ez dugu inongo eragozpenik gure jakintza guztia enpresekin elkarbanatzeko. Are gehiago enpresak ikastetxetik eta ikastetxeak enpresatik ikas dezala bilatzen dugu.



TKgune Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak gidaturiko programa dela azpimarratu beharra dago, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiekin lankidetza estua delarik. Honek, ETEen berrikuntza beharrei erantzuteko laguntza deialdien onuradun izateko aukera berriak ireki diezazkioke zure enpresari.