Webgunearen sarrera eta erabilera baldintzak

www.tkgune.eus webgunea informatzeko, kontsultatzeko eta TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZENTROA erakundearekin harremanetan jartzeko sortu da.

IDENTIFIKAZIOA

www.tkgune.eus webgunea TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZENTROA erakunde publikoaren titulartasunekoa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko erakundea, IFK S4833001C, helbidea Zamalbide auzoa, zk./g., ERRENTERIA PK 20100 (GIPUZKOA), eta (+34) 943082900 telefono-zenbakia eta info@tknika.eus posta elektronikoa dituena.

KONDIZIOAK ETA BALDINTZAK

www.tkgune.eus webgunean nabigatzeak berekin dakar hura arautzen duten eta haren orriei eta edukiei aplikatzen zaizkien kondizioak eta baldintzak onartzea. Webgune honen atal batzuetan erabilera-kondizio eta -baldintza espezifikoak aplika daitezke, eta erabiltzaileak onartu egin beharko ditu horiek eskuratzeko, bistaratzeko edo kontsultatzeko. Oharrak eta baldintzak erabiltzailearen esku daude webgune honen orri nagusian edo homepage-an, eta erabiltzaileak sartu eta edozein unetan deskargatu ditzake kontsultatzeko eta/edo irakurtzeko.

JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK

www.tkgune.eus webgunearen eta bertako elementuen jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiarenak dira.

Webgune honek jasotzen duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta EAEko Administrazioaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak sortzeak administrazio horrek legez dagozkion ekintzak gauzatzea ekarriko du, baita eratorritako erantzukizunak ere.

EAEko Administrazioak beretzat gorde du, edozein unetan eta aurretiko abisurik gabe, bere webgunean aldaketak edo berrikuntzak egiteko aukera, bai informazioari dagokionez, bai konfigurazioari edo aurkezpenari dagokionez.

ERANTZUKIZUNA

Erabiltzailea da webgunera sartzearen eta webguneak biltzen duen informazioaren balizko edozein erabileraren erantzule bakarra. EAEko Administrazioak ez du erantzungo webgunera sartzean edota informazioa erabiltzean gerta litezkeen ondorioengatik, kalteengatik edo galerengatik; bere eskumenak zorroztasunez gauzatzeko, aplikatu behar dituen lege xedapenak aplikatzean eragindakoengatik salbu.

EAEko Administrazioa ez da webgunean agertzen diren hirugarrenen esteketara konektatzean edo esteken edukian izan litezkeen arazoen erantzule izango.