BIOTEKNOLOGIA ETA OSASUNA

ORTOPROTESIAK / BIOINPRIMAKETA / TERAPIA GENIKOAK / ZAHARTZE OSASUNTSUA / DIAGNOSTIKO ZELULARRA

Euskadik giza hazkunde iraunkorraren aldeko apustua egin nahi du. Hazkunde horretan, gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia ez daude bereizita, elkarri lotuta baizik.

Jasangarritasuna da, hain zuzen, etorkizunean bizi-kalitate hobea lortzeko balio digun paradigma; halako etorkizunean, ingurumen, gizarte eta ekonomiako alderdiek oreka izango dute.

TKgune_biotecnologia-icon2

Lanbide Heziketak funtsezko eginkizuna du giza garapen jasangarrian, eta, dauden baliabideen erabilera eraginkorrean oinarritutako ekoizpen-eredu baten esparruan, modu zabal eta integratuan garatuko da, geure onurarako eta etorkizuneko belaunaldien hobe beharrez sortu behar dugun ekonomia jasangarriaren euskarri gisa.

Elikagaigintzak egungo produktu funtzionalen beharretara egokitutako berrikuntza bat garatzea ahalbidetzen du. Elikagai probiotikoak eta osagai aktiboak erabiltzen ari dira osasun-arazo batzuen –hala nola hipertentsioa, hiperkolesterolemia, diabetesa eta alergia– tratamenduan laguntzeko.

TKgune ikastetxeen sareari esker, zenbait irtenbide tekniko proposatu eta probatu ahal izango dituzu hiru ildotan: zahartzea (telelaguntza, altzari egokituak, laguntza-robotika, biosentsoreak), elikagaiak (elikagaien trazabilitatea, produktu berrien garapena) eta biozientziak (eredu anatomikoak, protesiak, inplanteak, etab.).

Zentruetan ditugun ekipamenduak.

Analisi instrumentaleko laborategia:

Nutrizio-analisi osoetarako tresneria:

3D FDM inprimagailuak (erretxinak, bitxiak, hortz- eta zeramika-piezak, etab.)

Produktu ortoprotesikoen lantegiak

Laginen ezaugarri fisiko eta kimikoak ezartzeko tresneria:

Ohiko mikrobiologia-tekniketarako tresneria.

Azido nukleikoen eta proteinen anplifikazio eta elektroforesirako tresneria:

Mikroorganismoak identifikatzeko eta tipifikatzeko, elikagaietan espezieak identifikatzeko eta ingurumen-laginak hartzeko tresnak

Bioteknologia eta osasuna alorreko proiektu batzuk.

Arlo teknologikoak

¿Enpresa bat daukazu eta lankidetza proiektu teknologiko batean lan egin nahi duzu?