DIGITALIZAZIOA ETA KONEKTIBITATEA

SORMEN-INDUSTRIAK / INFORMATIKA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK / ZIBERSEGURTASUNA

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien esparruan 3D animazioarekin, errealitate birtualarekin, sistema informatiko enpresarialekin, multimedia aplikazioekin eta web aplikazioen garapenarekin loturiko hobekuntza eta berrikuntza proposamenak garatzen ditu. Horretarako, enpresen eskura jarriz proba funtzionalak eta errendimendu azterketak egiteko aproposak diren instalazio aurreratuak.

TKgune_tic-icon2
  • 3D animazioaren eta errealitate birtualaren arloan, hobekuntza eta berrikuntza zerbitzuen garapenean ondorengo teknikak baliatzen dira: 3D animazioa, modelaketa, objektuen birtualizazioa pantailan, artxiboen berrikuspena, modelaketaren kodigo eta elkarrekintzak 2D eta 3D formatoetan, errealitate areagotua, mixed-reality, mugimenduen kaptazioa sentsorizazio teknika ezberdinak erabiliz, inguruneen errekonozimendua eta
    3D modeloen inprimaketa prozesu osoa. Alor honetan gamifikazio zerbitzuak ere garatzen dira, aholkularitza, kontsultoria eta enpresako egituran egin beharreko ezarpena barnebilduz.
  • • Sistema informatiko enpresarialen, multimedia aplikazioen eta web aplikazioen garapenaren arloan eskaintzen diren zerbitzuek honakoak biltzen dituzte: aholkularitza, ezarpenerako hobekuntza proposamenak, biltegiratze sistemak eta komunikazio kudeaketarako tresnak martxan jartzea eta enpresaren konektibitatea edo sare azpiegiturarekin loturiko orotarikoak. Eraberean, software librean oinarrituriko soluzioekin loturik ere eskaintzen ditugu gure zerbitzuak: komunikazio korporatibo plataformak, hodei-informatika, publikazio pertsonalerako sistemak, ikasketarako edukien kudeaketa, sare biltegiratzea, VPN bidezko konektibitate enpresarialerako soluzioak eta Open Source birtualizazioa.
  • Enpresaren zibersegurtasun-plan estrategikoa garatzen laguntzen dugu: batetik, segurtasuna tresna aktiboen erabileran, eta, bestetik, forma-kodearen diseinu segurua sistema eta aplikazioetan.

Gure zentruetan ditugun ekipamenduak.

Digitalizazioa eta konektibitate alorrean egindako proiektu batzuk

Arlo teknologikoak

Enpresa bat daukazu eta proiektu teknologiko batean kolaboratu nahi duzu?