INDUSTRIA 4.0 ETA FABRIKAZIO AURRERATUA

MAKINA-ERREMINTA / FABRIKAZIO GEHIGARRIA / FABRIKAZIO MEKANIKOA / FORJAKETA ETA ESTANPAZIOA / AUTOMATIZAZIOA

Fabrikazio prozesuen etengabeko eboluzioak eta, 4.0 industria ereduarekin loturiko teknologia berrien integrazioak, eransketa bidezko fabrikazioa ardatz harturik, makina erremintaren sektoreari eta erabiltzaileei diseinu eta ekoizpenerako aukera berriak eskaintzen dizkie.

TKgune_industria40-icon2

Automatizazioa, fabrikazio gehigarria eta prozesu-simulagailuen abantailak erabilita, prototipoak eta materialak testatu eta ekoizteko aukera izateaz gain, fabrikazio-prozesuak optimizatu eta industrializazio-probak egin ahal izango dituzu, produktu berrien aurreserieak eginda.

Testuinguru horretan, TKguneko lantalde teknikoak zure enpresako produkzio prozesuak aztertzen lagun zaitzake; errendimendua hobetzeko neurriak proposatu eta garatuz (produkzio denborak eta kostuak murriztea, amaierako produktuaren kalitatea hobetzea…). Horrez gain, ekoizpen lanarekin interferentziak saihestuz, operazio eta prozesuak simulatu ditzakegu eta lorturiko ondorioetan oinarrituta hipotesiak bertan behera utzi edota berretsi.

Eraberean, erabat berritzaileak direnprozesuak planteatu, diseinatu eta testatzeko laguntza ere eskaintzen dugu (Digital Twin). Horretarako, TKgunek aurre-azterketa baten garapena burutu dezake; beharrezko probak eginez alternatiba berriaren eraginkortasuna eta estabilitatea baieztatzeko.

Gure zentruetan ditugun ekipamenduak.

FABRIKAZIO MEKANIKOA:

METROLOGIA- ETA SAIAKUNTZA-LABORATEGIA:

AUTOMATISMOAK

FORJAKETA ETA ESTANPAZIOA:

Industria 4.0 eta fabrikazio aurreratua alorreko proiektu batzuk

Arlo teknologikoak

Enpresa bat daukazu eta proiektu teknologiko batean kolaboratu nahi duzu?