Otxarkoaga Ikastetxea TKgune sareko kidea da eta enpresei irakasleen ezagutza teknikoa, tailerrak eta baliabide teknologikoak hurbiltzea du helburu. Zentroan inguruko enpresekin lankidetzan aritzen gara proiektu aplikatuen bidez prozesuak, produktuak eta instalazioak hobetzeko.
Gure lan egiteko modua enpresa bakoitzaren beharretatik abiatzen da. Entzun, egoera aztertu eta kasu bakoitzera egokitutako lankidetza proposamena zehazten dugu. Harreman horrek irakasleen ezagutza eguneratzeko eta ikasleak benetako erronketara hurbiltzeko aukera ere ematen digu.
Eraginkortasun energetikoan, instalazioen azterketan, eraikuntza jasangarrian, Passivhaus soluzioetan eta hotz, bero eta klimatizazio instalazioetan lan egiten dugu. Energia berriztagarriekin, aerotermiarekin, aireztapenarekin, automatizazioarekin, fabrikazio gehigarriarekin eta 4.0 industriako prozesuekin lotutako proiektuak ere garatzen ditugu.
Horrez gain, baliabideak ditugu automozioan, arotzerian, metalean eta elektrizitatean. Besteak beste ADAS kalibrazioa, pintura kabina labea, espektrofotometro bidezko kolore identifikazioa, CNC mekanizazioa, laser bidezko ebaketa eta grabaketa, CNC plasma, TIG eta MIG/MAG soldadura eta instalazio elektriko zein automatizatuen muntaketa eta mantentzea eskaintzen ditugu.
