Bidebietako Irakasleen ezagupen teknikoa gure ekipamenduak erabiliz Enpresa Txiki eta Ertainekin lankidetza proiektu berritzaileak burutzen ditugu.
Proiektu hauen helburua, enpresei beraien egunerokotasuna hobetuko duten irtenbideak eskaintzea da eta proiektuetan lortutako ezagupenak gelara transferitzea, ikasleen jakintza maila gaur egungo eta etorkizuneko erronketara egokituz.
Enpresekin hurrengo arlo teknologikoetan garatzen ditugu lankidetza proiektuak:
AUTOMOZIOKO OSAGAIEN FROGA ETA ENTSEGUAK
Auto, Ibilgailu astun, traktore, nekazaritzako makineria, industria makina, eraikuntza makineria eta tren makinetako osagai berrien funtzionamendu Frogak egiten ditugu, frogatutako osagai berritzaileek ibilgailu hauei ekarritako onurak aztertuz.
AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA
Industria prozesu automatiko eta kontrolatuetan robotikaren diseinua eta ezarpena, prozesuan parte hartu behar duten piezen fabrikazioa ere burutzen delarik.
PINTURA FROGA ETA ENTSEGUAK
Automoziorako erabiltzen diren pinturen neurketa eta analisia, hauen ezaugarriak zehaztuz eta berauek erabiliz akabera frogak burutuz.
KUDEAKETA SISTEMA ADIMENTSUAK
Enpresetako Kudeaketa sistemaren azterketa eta sistema eraginkorragoaren ezarpena, baliabide teknologikoak landuz.