TKGune_participantes_ceinpro

CEINPRO

Argitalpen inprimatuen eta multimedia-argitalpenen diseinua eta edizioa / 3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak / Aurreinprimaketa Digitala

Ceinpro Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak prestakuntza-zikloetako irakaskuntza emateko baimendu eta homologatutako ikastetxea da. 

Ceinprok diziplina anitzeko giza talde bat du, balio eta ospe profesional aitortuko ehundik gora profesionalez osatua.

Gure prestakuntza-programen arrakasta honako bi alderdiak egoki konbinatuz lortzen da: batetik, arreta handiz landutako ikasgaiak eta, bestetik, irakasle eta laguntzaileen talde bikain bat, antolaketa eta kontrol akademikoko sistema oso bat eta kalitatezko prestakuntza-proiektuarekin konprometitutako eta identifikatutako giza taldearen profesionaltasuna.

Ikastetxea ziur dago kalitatezko zerbitzua emateko giza baliabideek ingurunera etengabe egokitu behar dutela, eta gainera, pertsonen parte-hartzea eta garapena bultzatu behar dutela.

Ceinproren jakintza arloak hurrengoak dira:

  • 3d animazioa
  • Aplikazioak sorkuntza (produktuen konfiguratzaileak, katalogo interaktiboak, etab.)
  • Web diseinua
  • Bideojokoak (entretenimendua, hezkuntza, joko serioak, etab.)
  • 3d modelaketa (Produktuen digitalizazioa, Infoarkitektura, etab..)
  • Diseinu grafikoa
  • Errealitate birtuala, errealitate areagotua, errealitate mistoa
  • Serigrafia
  • Argazkigintza
  • Irudien edizioa eta konposizio digitala

+34 943 88 00 62