TKgune_logo-usurbil

USURBILGO LANBIDE ESKOLA LHII

Energia, Automatizazioa eta Fabrikazio Arloak

Usurbilgo lanbide eskola formakuntza zabala eskaintzen duen ikastetxea da. Formakuntza arautua, ez arautua… Pertsonak erdigunean jarririk norberaren beharretara egokitzen dakien lantalde dinamikoz osatutako komunitatea.
Formakuntza arautuan ikasketa eredu berriak oinarri hartuta ikasleen formakuntza aurreratua bermatzen duen ikastetxea.
Eskualdeko enpresekin harreman estua du eta lankidetza proiektuak garatzen dira, baita ikasleen lan mundurako saltoa eman ere enpresetako praktika, egonaldi eta abarrak bultzatuz.

Usurbilgo lanbide eskolan familia ezberdin ugari ditugu eta gure ezagutza eremu ezberdinetara zabaltzen da.

  • Automatizazio industriala
  • Administrazio eta finantzak
  • Elektrizitatea
  • Energi sistemak
  • Fabrikazio mekanikoa
  • Kalitatearen kontrola, metrologia
  • Iot eta iom teknologia

+34 943 364 600