Goierri Eskola derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo ikastetxea da, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasketak eskaintzen dituena. Goierriko campus gisa, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eskaintzen da. Gainera, Mondragon Unibertsitatearekin eta Lortek zentro teknologikoarekin egindako lankidetzaren ondorioz, honako ikasketa hauek eskaintzen ditu:
Fabrikazio Aditibo Industrialeko Master Profesionala, profesionalak metalezko,karbono-zuntzezko konpositeen, biomaterialen eta plastikoen 3D diseinuan eta inprimaketan gaitzen duena. Soldadurako Nazioarteko Ingeniaritzako ikastaroa (IWT/IWE).
Bertan, soldadurako eta ikuskaritzako prozesuetan, materialetan, kalkuluan eta loturen diseinuan prestakuntza aurreratua eskaintzen da. Goierri Eskolan, enpresekin lankidetzan aritzen gara etengabeko bilakaeran dagoen ingurune honetan aurrera egiteko.
Saiakuntza ez-suntsitzaileen (END) eta fabrikazio gehigarriaren esparruan adituak gara:
CERTIAENDek akreditatutako zentroa (UNE-EN ISO 9712n prestaketa)
Soldaduraren kalitate-prozesuen kontrolean esperientzia duten ENDetako III. mailako irakasle akreditatuak. ENDko laborategi propioa. Besteak beste, SLM, SLS eta ADAM teknologien fabrikazio gehigarriko ekipoak.
Tkgune programatik enpresen beharretara bereziki egokitutako zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu: Aholkularitza teknologikoa: Soluzio teknologikoak hautatzeko eta ezartzeko aholkularitza. Lankidetza- eta berrikuntza-proiektuak:
Teknologiaz baliatzen diren berrikuntza-proiektuetan laguntzen dugu, enpresa-erronka espezifikoak konpontzeko, bereziki honako arlo hauetan:
- Saiakuntza ez-suntsitzaileak (END)
- Fabrikazio gehigarria/aditiboa
- Prozesu industrialen automatizazioa
- Soldadura-prozesuen kontrola eta kalitatea
- Fabrikazio mekanikoa,
- Diseinua eta kalkulu industriala.
- Kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemak.