Mikeldi 1L

MIKELDI IKASTETXEA

Administrazioa eta finantzak / Informazio sistemak / Nazioarteko merkataritza

MIKELDI IKASTETXEA Zentro Ofiziala, Pribatua eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak itundua da. Bilbon dago, Lanbide Heziketan (LH) 50 urte baino gehiagoko esperientzia du eta pertsonen prestakuntza integralera bideratuta dago.

Berrikuntza teknologiko eta didaktikoaren etengabeko bilaketari esker, kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu inguruko beharrei (ikasleak, enpresak eta erakundeak) azkar erantzuteko eta lan-munduan sartzeko tasa handiak lortzeko, betiere kalitatea etengabe hobetzeko.

Kalitatea bilatzeko grina hori dela eta, besteak beste, EUSKALITek (Kalitaterako Euskal Iraskundea) emandako Euskadiko Zilarrezko Q 2012 saria eta ISO 9001 eta ISO 14001 sariak ditugu. Horiek bermatzen dituzte, hurrenez hurren, gure kalitate- eta ingurumen-politikak.

GURE PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA

Mikeldi Ikasketa Zentroan Lanbide Heziketa (LH) ematen dugu, bai arautua, bai jarraitua eta okupazionala, hau da, Heziketa Zikloak eta Enplegurako Prestakuntza.

Gaur egun, gure eskaintza akademikoaren barruan, Gorputz eta Kirol Jarduerak, Administrazioa eta Kudeaketa, Merkataritza eta Marketina eta Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloetako Heziketa Zikloak ditugu. Guztira 8 Heziketa Ziklo ditugu, bai Goi Mailakoak bai Erdi Mailakoak:

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK:

  • Egokitzapen fisikoa
  • Sareko sistema informatikoen administrazioa
  • Administrazioa eta Finantzak
  • Zuzendaritzarako laguntza
  • Nazioarteko merkataritza
  • Gizarte eta kirol arloko irakaskuntza eta animazioa
  • Salmenten eta merkataritza-guneen kudeaketa

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA:

  • Sistema mikroinformatikoak eta sareaK

+34 944 21 11 31