- Iraupena: 4 hilabete
- Urtea: 2021
- Partaideak: TXORIERRI + NEXMACHINA
- Energia eta ingurumena
Proiektuaren helburuak
Nexmachina enpresak LoRAWAN antena-sare bat diseinatzeko, fabrikatzeko eta martxan jartzeko lankidetza planteatu du. Proiektuak zenbait estazio ditu, hornidura elektrikoko sarerako sarbiderik ez duten guneetan kokatuta egongo direnak, eta, beraz, sistema alternatiboren batek elikatu behar ditu. Antena-sistema honen helburua mendietan sakabanatuta dauden aziendak kontrolatzea izango da.
Hasierako proposamena plaka fotovoltaikoak edo aerosorgailuak erabiltzea da, biak ere azpiegitura elikatzeko tamaina eta potentzia nahikoarekin. Era berean, sarea Sareneten sareari lotuta egongo da, operazioaren urrutiko kontrol bat egiteko.
Egindako atazak
- Elikadura-sistema egokiena hautatzea, diseinatzea eta kalkulatzea.
- Proposatutako diseinuaren bideragarritasuna frogatzeko prototipoa egitea.
- Prototipo funtzionalaren fabrikazioa, probak tokian bertan egiteko.
- Egindako lanei buruzko mintegia/prestakuntza.