- Iraupena: 41 ordu
- Urtea: 2023
- Partaideak: INDAUX + Oteitza Eskola Politeknikoa
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren azalpena
Bezeroak ekarritako piezen 3D eskaneatua egin da Kreon eskanerra erabiliz. Prozesu honekin .STL motako fitxategia lortu da ondoren bere alderantzizko ingeniaritza burutzeko, .STEP fitxategia helburu izanik. Ondoren, NX CAM programa batean landu da pieza bakoitza.
Piezak mekanizatzeko estrategiak definitu, loturarako baliabide egokiak aukeratu ondoren piezen exekuzioa egin da Kondia HS-1000 abiadura azkarreko CNC makinan.
Piezak mekanizatzeko material tenplaturako erreminta bereziak erabili behar izan dira piezen gogortasun, geometria eta ezaugarriei erantzuna eman ahal izateko.
Makinako lana bukatu ondoren egindako lanaren emaitzen hausnarketa egin da eskaneoaren bitartez, piezen oneritzia bermatuz.
Egindako atazak
- Piezak digitalizatu eta .STL fitxategia lortu
- STL fitxategia alderantzizko ingeniaritzaz landu eta .STEP fitxategia lortu
- NX Cam programa landu eta mekanizazio prozesua definitu
- Piezak mekanizatzeko behar diren utillajeak diseinatu eta fabrikatu
- Abiadura azkarreko mekanizazio estrategiak erabiliz mekanizatu
- Emaitzak parekatzeko piezak berriz eskaneatu eta konparatu