Flejeak tolesteko trokelak diseinatzea eta fabrikatzea

Proiektu honen xedea da fleje metaliko mota desberdinen tolestura eragiketetarako esklusiboki erabiliko diren bi trokelen diseinua, garapena eta baliozkotzea gauzatzea.

Proiektuaren azalpena

Proiektu honen helburu nagusia da zehaztasun handiko eta moldakortasun handiko tresna bat garatzea, neurri, material eta lodiera desberdinetako flejeak modu kontrolatuan tolesteko aukera emango duena, prozesuan uniformetasuna, errepikakortasun dimentsionala eta angeluarra bermatuz.

Trokelen funtzio nagusiak honako hauek dira:

    • Fleje metalikoen tolestura eragiketak egitea
    • Tolestura angeluen doikuntza ahalbidetzea, altuera edo aplikatutako presioa erregulatuz
    • Flejearen kokapen zuzena bermatuko duten gidatze- eta lerrokatze-sistemak integratzea
    • Tolestura erradioaren uniformetasuna bermatzea piezaren luzera osoan
    • Tolestura konplexuak edo jarraian egindako tolesturak eragiketa bakarrean gauzatzea
    • Emaitzen errepikakortasun dimentsional eta angeluarra ziurtatzea
    • Tolestura-eremuan sortzen diren tentsioak eta deformazioak minimizatzea

Proiektu honen oinarria, Catia V5 sofrwarearen bidez diseinu egokia garatzea izan da. Diseinu hori proba iteratibo eta doikuntza ugariren bidez landu da, trokelaren fasean. Proiektua azken fasean dago, aldaketa zehatzak dituzten pieza funtzionalen ekoizpenarekin.

Garapen hau prestakuntza eta berrikuntza-proiektu baten barruan kokatzen da, Lanbide Heziketako hainbat zentroren arteko lankidetzaren bidez gauzatua. Troargra S.L. enpresarentzat garatu da. Trokeles TAG (Troqueles Artes Gráficas) izen komertziala du eta ADUNAn (Gipuzkoa) dago.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak