AndraMari FP zentroa Galdakaon dago (Bizkaia). Hezkuntzako sare publikokoa da, eta IKASLAN BIZKAIAri lotuta dago, Bizkaian Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe publikoen talde handienari.
Aldaketa teknologikoak eta metodologikoak abiadura handian gertatzen dira, eta gure ikastetxeak prest egon nahi du. Berrikuntza-proiektuetan parte hartzen dugu, gure ikasleekin eta enpresa-ingurunearekin dugun konpromisoagatik, egungo eta etorkizuneko prestakuntza-beharrak asetzeko.
Hona hemen gure helburuetako batzuk:
-
-
- Enpresekin lankidetzan aritzea berrikuntza-proiektuak garatzeko.
- Ekintzailetzara bideratutako jarduerak bultzatzea.
- Irakasleak metodologia aktibo eta kolaboratiboetan trebatzea.
- Ingurumen-jardunbide egokiak sustatzea.
- Aukera-berdintasuna sustatzea.
- Ikasleen eta irakasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzea.
- Nazioarteko programetan parte hartzea.
-
Horrela, gure ikastetxea etengabeko mugimenduan egotea sustatzen duten jarduera eta proiektuetan parte hartzen dugu: BigData mundua, Errealitate Birtuala/Areagotua, ikaskuntza-plataforma birtualak, berdintasuna eta ingurumena sustatzeko jarduerak, Kalitatea kudeatzeko ISO ziurtapen-sistema, lankidetzako ikaskuntza aktiboko ereduak (Ethazi eredua, errendimendu handiko zikloak), etxebizitzetako sistema adimendunak, segurtasun informatikoa, 3D inprimaketa eta diseinua, beso robotikoak, …
Proiektuak garatzen ditugun arlo nagusiak honako hauek dira:
-
-
- Digitalizazioa eta Konektibitatea.
-
Informazioa biltegiratzeko eta kudeatzeko sistemen ezarpenean eta martxan jartzean, eta sare-azpiegiturarekin eta enpresaren konektibitatearekin zerikusia duen guztian aholkuak ematea eta hobetzeko proposamenak egin dira.
Enpresaren zibersegurtasuneko plan estrategikoa garatzen laguntzen dugu.
Blokchain teknologia ezagutzen laguntzen dugu
-
-
- 4.0 industria eta fabrikazio aurreratua
-