TKGune_participantes_donbosco

DON BOSCO LHII

Automozioa / kimika / Metroteknia / Elektrizitate-Elektronika / Elikagaien industria

TkGune programa hasi zenean, CIFP Don Bosco LHIItik ulertu genuen oso modu ona zela gure inguruko enpresekin konektatzeko. LHko ikastetxeetan gure enpresa-sareak ezagutzen ez dituen baliabide materialak eta giza baliabideak ditugu, eta TkGune proiektuekin ustiatu eta harremanak estutzea lor daiteke. LHko ikastetxeak eskulan kualifikatuaren prestatzailetzat jo izan ditugu aspalditik, baina ikastetxeetan badakigu hori baino gehiago garela.

Hasiera batean automozioaren arloa landu genuen, baina pixkanaka filosofia horretan beste sail  batzuk sartu ditugu.

Hauek dira Don Boscoren espezializazio edo ezagutza arloak:

  • Automozioa
  • Kimika
  • Mekatronica
  • Elektronica y telekomunikazioak
  • Hotz, bero eta energia
  •  3D Impresioa(ikasLab)
  • Kompositeak (Karbono zuntza)
  • Konpetizioa Mekanika (DBK)
  • 5S

Enpresekin irakasleok proiektuetan elkarlanean aritzeak dituen abantaila nagusiak asko dira baina bereziki aipatu beharko genuke irakaslegoaren eguneratzea, eta horrek transferentziaren, ondorioz gure ikasleen prestakuntzan eta enpresetan dakarren onura.

 

Harremana

Miren Canellada Galparsoro

+34 944 56 27 20 / +34 699 775 843