TkGune programa hasi zenean, CIFP Don Bosco LHIItik ulertu genuen oso modu ona zela gure inguruko enpresekin konektatzeko. LHko ikastetxeetan gure enpresa-sareak ezagutzen ez dituen baliabide materialak eta giza baliabideak ditugu, eta TkGune proiektuekin ustiatu eta harremanak estutzea lor daiteke. LHko ikastetxeak eskulan kualifikatuaren prestatzailetzat jo izan ditugu aspalditik, baina ikastetxeetan badakigu hori baino gehiago garela.
Hasiera batean automozioaren arloa landu genuen, baina pixkanaka filosofia horretan beste sail batzuk sartu ditugu, eta Kimika arloa oso emaitza onak lortzen ari da ildo horretan.
Bestalde, beste arlo batzuetan ere ari gara aztertzen ikasleekin lan egin ahal izatea eta ETHAZI metodologia berriarekin agertzen zaizkien erronkei batu ahal izatea.
Hauek dira Don Boscoren espezializazio edo ezagutza arloak:
- Automozioa
- Kimika.
- Mekatronica
- Elektronica y telekomunikazioak
- Hotz, bero eta energia
- 3D Impresioa(ikasLab)
- Kompositeak (Karbono zuntza)
- Konpetizioa Mekanika (DBK)
- 5S
+34 943 510 450
telefonoa