CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII ikastetxeak berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egiten du eta horrek etengabe garamatza irakasleok baliabide teknologiko eta ezagutza berriak bilatzera.
Testuinguru horretan, berrikuntzaren esparrua gure ikastetxera mugatu beharrean, gure inguruko enpresa txiki eta ertainetara nahiz ekintzaile berrietara zabaltzea dugu helburu, TKgune programaren bitartez.
Etengabeko harremanetan gaude sektore desberdinetako enpresekin gure heziketa-zikloei dagozkien arlo orotan lankidetza-aukerak identifikatzeko, nolanahi ere gure indargune nagusietako batzuk ondorengoak dira:
- Diseinu industriala.
- Fabrikazio gehigarriaren bidezko prototipoak.
- Piezen mekanizazioa, konbentzionala zein CNC, elektrohigadura barne.
- Muntaketa eta soldadura.
- Neurketak eta saiakuntzak.
- Produkzioaren kudeaketarako aholkularitza.
