Elorrieta 1L

ELORRIETA – ERREKA MARI

Fabrikazio mekanikoa

CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII irakasle kualifikatuak dituen institutua da, etengabe ahalegintzen dena giza baliabideak eta baliabide materialak eguneratzen, aurrerapen teknikoetara egokitzeko.

Ikasleei kalitatezko irakaskuntza eskaini ahal izateko, beharrezkoa ikusten dugu inguruko enpresekin harreman estua izatea. Horregatik, 10 urte baino gehiago daramatzagu lankidetza-proiektuak egiten inguruko enpresekin batera, elkarrekiko onura lortzeko. Horrela, enpresek beren berrikuntza-gaitasuna garatzeko gure laguntza lortzen duten bitartean, gu haiengana hurbiltzen gara hezkuntza industriaren benetako beharretara egokitu ahal izateko.

Ikastetxeak lankidetza-proiektuak garatzeko baliabide teknikoak dituen arloak honako hauek dira:

  • Fabrikazio mekanikoa.
  • Fabrikazio gehigarria.
  • Produktuen diseinua.
  • Materialen garapena.
  • Soldadura.
  • Informatika eta programazioa.
  • Telekomunikazio-sistemak.
  • Elektrizitatea eta elektronika.
  • Analisi kimikoak.
  • Marketina.
  • Ostalaritza eta turismoa.

+34 944 02 80 00