Iurreta 2L

IURRETA LANBIDE HEZIKETA

Administrazioa eta finantzak / Automozioa / Mantentze-lan elektronikoak / Produkzioaren programazioa / Aplikazioen garapena

Durangaldean Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bat sortzeko zeuden behar eta eskakizunei erantzunez, 1977-78 ikasturtean Iurretako Lanbide Heziketa Institutua sortu zen, hau da, ikasturte honetan 38. urtea betetzen ari gara.

Gaur egun, Iurreta LHI Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dago, eta Maiztegi lehen hezkuntzako eskolarekin eta Juan de Orobiogoitia DBH eta batxilergoko eskolarekin Iurretako hezkuntza esparrua osatzen du.

Iurreta LH ikastetxeak bere zereginaren eta bere estrategiaren funtsezko osagai bezala definitu du kalitatea bere Hezkuntza Proiektuan, AENORren UNE-ISO 9001:2002 ziurtagiria lortua dugu eta 2005-2006 ikasturtean EUSKALITen kalitate irizpideak jarraituz EFQMko zilarrezko Q-a lortu genuen.

Iurreta LH ikastetxeak 1997-98 ikasturtetik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren partaide da. Aurten bederatzigarren urteari ekingo diogu, BAI EUSKARARI  “lana eta zerbitzua euskaraz” ziurtagiria lortu eta hizkuntza proiektua gauzatu nahi dugu.

Iurreta LH ikastetxeak Durangaldeari Heziketa Zikloak (lau erdi mailakoak, 8 taldetan, eta bost goi mailakoak 10 taldetan) eskaintzen dizkio. Ikasketa guztiak euskaraz eta erderaz  eskaintzen ditu.

Iurreta LH ikastetxeak Lan Sailak lanerako prestakuntzarako babespeko ikastetxe izendatu zuen 1998an.

Inguruko enpresekin harreman sendoak ditu, bai Etengabeko Prestakuntza (Hobetuz), eta bai ikasleek enpresetan egiten dituzten praktikak direla eta.

LANGAIren zentro kolaboratzailea da eta BEHARGINTZArekin lankidetzan ikastaroak antolatzen ditu langabetuentzat.