IMH 1L

IMH CAMPUS

Fabrikazio digitala / Fabrikazio aurreratua mekanizazioan / Fabrikazio aditiboa

Makina Erremintaren Institutua (IMH) Fabrikazio Zentro Aurreratua da, Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako prestakuntza eta enpresentzako Berrikuntza Teknologikoko/Antolakuntzako zerbitzuak eskaintzen dituena.

IMH Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu publikoa da, Eusko Jaurlaritzarena, eta, beraz, Ikaslan Gipuzkoarena da, lurralde horretako LHko ikastetxe publikoen sarearena. Bestalde, IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola, 2011z geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa da.

IMH Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agentea da, “Berrikuntzako bitarteko erakundea” kategorian, eta i2bask eta RedIRISeko kideak.

IMH, AFM CLUSTER-en parte denez, makina-erreminten sektoreko prestakuntzaren arduraduna da. AFM CLUSTER Espainiako Fabrikazio Aurreratuaren interesak ordezkatzen dituen erakundea da. Lau industria-elkartek osatzen dute, 500 enpresa biltzen ditu, 16.500 pertsona enplegatzen dituzte eta 3.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte. Donostian duen egoitzatik eta Tianjinen (Txina) duen ezarpenetik, AFM CLUSTERek nazioartekotzea, industria-garapena, kokapen estrategikoa eta pertsonak bere enpresa elkartuetan gaitzea sustatzeko lan egiten du.

 

Harremana

Francisco Navarro Cadenas

+34 943 74 41 32 / 653 701 915