1978an hasi zenetik, prestakuntza-eskaintza gure gizartearen errealitate berrietara eraldatu eta egokitu duen zentro publikoa gara, Lanbide Heziketako espezialitate berriak txertatuz, hala nola “Adimen artifiziala eta Big Data” espezializazio-ikastaroa eta “Fabrikazio gehigarria” ikastaroa. Era berean, prestakuntzaren osagarri diren berrikuntza-proiektuak sustatu eta horietan parte hartzen dugu.
Hori guztia, betiere, gure gizarte-ingurunea errealitate aldakorrak inposatzen duen garapen eta lehiakortasunerantz bultzatuko duten tresnez hornitzeko azken asmoarekin.
Gure prestakuntza eta proiektuak hainbat arlotan garatzen dira, hala nola:
- Energia berriztagarriak eta automatizazioa
- Informatika eta Sareak
- Mekanizazioa eta Fabrikazio Gehigarria
- Analisi eta Kalitate Kontrolerako Laborategia
- Nazioarteko merkataritza
- Estilismoa, karakterizazioa eta makillaje profesionala
