logo-vector-egibide

EGIBIDE

Fabrikazio aurreratua

 

EGIBIDEk gure inguruko enpresei eskaintzen dizkie zerbitzuak fabrikazio aurreratuaren arloan.

Fabrikazio-prozesuen eskaera eta bilakaera gero eta handiagoa denez, Egibide-TKguneko ingeniari-taldeak egungo prozesuak aztertzen lagun diezaioke, hobetzeko ekintzak planteatuz eta gauzatuz, fabrikazio-denbora murriztuz, makinak egokituz eta abar.

Eragiketa eta prozesu alternatiboak ere simulatu ditzakegu, ekoizpen-lerroan interferentziak saihestuz, eta emaitzak aztertu, hipotesiak berresteko edo baztertzeko.

Era berean, prozesu guztiz berritzaileak planteatzen, diseinatzen etaprobatzen lagun diezaiokegu. Horretarako, Egibide-TKgunenaurretiko azterketa egin dezake, aukera berriaren eraginkortasunaeta egonkortasuna egiaztatzeko behar diren probak barne.

Produktuen berrikuntza dinamizatzen eta laguntzen dugu, ikuspuntu tekniko, teknologiko eta produktiboa emanez, eta sormen-tresnak, produktuen azterketa eta abar jartzen ditugu zure eskura.

Egibide-TKgunen, prototipoak eta materialak fabrikatu eta probatu ahal izango ditu, fabrikazio-prozesuak optimizatu ahal izango ditu, eta produktu berriaren industrializazioa probatu ahal izango du aurreserie batekin. Halaber, makina-erremintaren fabrikatzaileek produktua fabrikatzeko makina egokiei buruz duten ikuspegia emango dizugu.

 

Harremana

Hodei Santos

+34 945 01 01 30 / 605 749 646