lea-artibai_logo

LEA ARTIBAI Ikastetxea

Fabrikazio mekanikoa / Elikagaien industria / Elektrizitatea eta elektronika / Informatika eta komunikazioa / Administrazioa eta finantzak

 

Lea Artibai Ikastetxea, eskola teknikoa da eta kooperatiba izaera du, aberasteko asmorik gabe, noski. Bere zeregina atal ezberdinetara hedatzen da, hala nola, batxilergoa, ikasketa teknikoak, profesionalen ezagutzak eguneratzeaz eta lanbide ezberdinetarako langileak prestatzeaz arduratzen da, bide batez, enpresa berrien garapena bultzatuz.

Lea Artibai Ikastetxeak enpresei, beren produkzio jardueran laguntzeko Lankidetza Proiektuak atal bat ere badu. Horrela, eskola-enpresa bikotea indartuz, enpresek egunero bizi duten errealitate industrialaz jabetzen dira irakasleak eta, bide batez, ikasleak gero izango duten lanerako formazio egokiagoa izan dezaten ahalegintzen dira.

Enpresekin kolaborazio proiektuak hurrengo alorretan egiten ditugu:

  • Fabrikazio mekanikoa
  • Muntai mekanikoak
  • Instalazioak eta mantenimendua
  • Elektrizitatea eta elektronika
  • Informatika eta komunikazioak
  • Elikagaien industria
  • Administrazioa eta finantzak
  • Metrologia

 

+34 946 169 002