LAN PROZESUA

TKgune_logo-icono

Nola egiten dugu lan?

1

LANKIDETZA PROIEKTUAREN IDENTIFIKAZIOA

Aurrez dugun harremanagatik ikastetxera gerturatzen dira enpresak edo enpresarengana gerturatzen gara gure zerbitzuak eskainiz.

ENPRESAREKIN ELKARTU, EUREN BEHARRAK IDENTIFIKATU ETA BALIZKO ELKARLAN PROIEKTUAK IDENTIFIKATZEN DITUGU.

2

LANKIDETZA PROIEKTUAREN DEFINIZIOA

Identifikaturiko gabeziei erantzuteko proiektua zehazten dugu.

Proiektuaren definizioa burutzen da (partaideak, baliabideak, ekipoak, epeak…).

AURREKONTU BAT ADOSTU ETA IZENPETZEN DA ENPRESAREKIN.

3

LANKIDETZA PROIEKTUAREN GARAPENA

Proiektua abiarazi eta jarraipena egiten zaio prozesu osoan.

Alde bietariko konpromisoak betetzean, proiektua fakturatu eta amaitutzat ematen da.

PROIEKTUARI ITXIERA EMATEN ZAIO ETA HELBURUEN BETETZE MAILA ETA, ASEBETETZEA AZTERTZEN DIRA.

4

JAKINTZEN TRANSFERENTZIA

Lankidetza proiektuaren difusioari ekiten zaio, barne eta kanpo transferentzia gauzatuz enpresarekin hitzartutakoaren arabera.

PROIEKTUAN JORRATUTAKOA IKASTETXEAN ZABALDUKO DA, IRAKASLE ETA IKASLEEN JAKINTZAK EGUNERATUZ.

JORRATUTAKO EDUKIAK ENPRESARA ZABALDUKO DIRA, BEREN ESKU JASOTAKO JAKINTZA GUZTIA JARRIZ.

Ezagutu azken urteotan egin ditugun proiektuak.

Enpresa bat daukazu eta proiektu teknologiko batean kolaboratu nahi duzu?