- Iraupena: 3 hilabete
- Urtea: 2020
- Partaideak: DON BOSCO + LURAUTO
- Sektorea: Mugikortasuna
Proiektuaren helburuak
Lurautoko arduradunek zirkuituko lasterketen txapelketa edo kopa bat antolatu nahi zuten, eta, beraz, eskuliburu bat behar zuten egin beharreko aldaketa guztiekin, ibilgailuak lehiaketan eskatzen den segurtasun araudi guztia bete dezan.
Egindako atazak
- Mini Cooper s ibilgailuek bete behar duten segurtasun-araudia aztertzea
- Mota horretako ibilgailu bat desmuntatzea, elementuen zerrenda ezagutzeko.
- Ibilgailu horiek desmuntatzeko eta muntatzeko eskuliburu espezifiko bat egitea, eta bertan azaltzea zer elementu kendu eta zer beste elementu muntatu behar diren erreferentzia zehatzekin.
- Ibilgailuaren azterketa dinamikoa eta estatikoa egitea, eskuliburuan ibilgailuaren doikuntza-puntu posibleak gehitzeko, hala nola esekidura eta norabidea.