Play Video
- Iraupena: 6 hilabete
- Urtea: 2019
- Parte-hartzaileak: TINOLA2015 S.L. + OTEITZA
- E-commerce, Ostalaritza eta Turismoa
Proiektuaren helburuak
TINOLA2015 S.L. enpresarentzat kultur erakusgela interaktibo bat garatzeko asmoz, Oteitzako TKgune taldekoek, simulatzaile baten automatizazioaren sorrera garatu dute. Era berean, aretoaren domotizazioari eransteko sistemaren diseinu eta integrazioa ere garatu da.
Egindako atazak
- Simulatzaileak bete beharreko baldintzak zehaztu dira: abiadura ezberdinak mugimenduen maiztasuna definitu, simulatzaile barruko erabiltzaile kopuru maximoa zehaztu.
- Elementu finituen bidezko kalkuluen bidez materialen erresistentzia eta karga maximoekin deformazio maximoak kalkulatu.
- Egituraren zutabe, euskarriak eta transmisio elementuak definitu eta dimentsionatu dira.
- Elementu guztiak fabrikatu eta bertan muntatu, automatizazioaren programazioarekin batera.
- Sistema guztia bertako domotikarekin integratzeko sentsoreen txertaketa gauzatu da eta elementu guztien arteko sinkronizazioa garatu.
Hau amaituta, simulatzaileari kulturalki dagokion estilismoa ezarri zaio kanpotik, barruko mekanismoa guztiz estali delarik.
Azken fase hau, mantentze lanak eta etorkizunean gerta daitezkeen matxuren konponketak gauzatu ahal izateko moduan gauzatu da.

