“ATLAS” suziria

Bisky Team taldekoak “ATLAS” suziria eraikitzeko karbono fibrazko pieza batzuk mekanizatzeko zailtasunak zituzten eta gure ikastetxean mekanizatu zitezkeen galdetu ziguten. Piezen material, neurri eta forma zirela, zailtasun asko ikusten genituen baina aurrera egitea erabaki genuen.

Proiektuaren azalpena

Euskoiker fundazioko BISKY Team taldeak “ATLAS” izeneko suziriaren jaurtiketa egiteko suziriaren diseinu modular berria probatu nahi zuen, banakako moduluen bidez errez ensanblatzeko aukera ematen zuena.

Honen harira, karbono fibrazko odi batzuk mekanizatzeko zailtasunei erantzuna emateko jaio zen proiektu hau.

Suziriak, espesore fineko odiak zituenez, mekanizatzeko orduan,  mekanizatzeko CNC makinan lotzerakoan deformazioa ekiditeko sistema pentsatu behar izan zen.

Eskolako makina lan hori egiteko prestatu beharra izan genuen 4-5 ardatzeko mahaian fibrazko odia lotu eta ez deformatzeko. Honez gain, karbonozko zuntzak mekanizatzean odian zabaldu egiten ziren eta neurritan sartzea erronka galanta izan zen.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak