SILENTBLOCKetatik ziri hariztatuak modu automatizatuan ateratzeko makina

Egaña caucho S.L enpresan ekoizten dituzten SILENTBLOCK motelgailuetatik fabrikazio prozesuan txapa metalikoan kautxoa ez sartzeko erabiltzen diren ziri hariztatuak modu automatiko batean kentzeko diseinatutako makinan datza proiektua

Proiektuaren deskribapena

Egaña caucho S.L ekoizten dituen SILENTBLOCK motelgailuen fabrikazio prozesuan , transferentziako moldeaketa prozesuan alegia, txapa metalikoan kautxoa sartu ez dedin ziri hariztatuak jartzen dira. Lehen langileek eskuz kentzen zituzten eta gaur egun lan hori modu automatiko batean egiten da.

Aurreko proiektu batean diámetro handiko SILENTBLOCKetako ziriak ateratzeko makina prototipo bat gauzatu zen eta ziriak bi aldeetan egonez gero, lehenengo alde batekoak, eta ondoren beste aldekoak kendu behar ziren.

Proiektu honetan SILENTBLOCK motelgailuetan fabrikazio prozesuan erabiltzen diren  hariztatutako bi ziriak batera atera ahal dituen sistema bat garatu da Egaña Caucho S.L enpresa eta CIFP Bidasoa ikastetxearen elkar-lanarekin.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak