- Iraupena: 6 hilabete
- Urtea: 2019
- Parte-hartzaileak: IMH + INDUSTRIAS BETA
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren helburuak
Automobilgintzan lan egiten duen enpresa batek pieza zehatz bat ekoizten du datozen urteetarako. Erreferentzia hori hotzeko forjaketaren bidez sortzen da, segidako 6 urratsen ondoren, eta postu batetik bestera eskuz transferitzen da. Postuen arteko piezaren transferentzia automatizatzea erabaki da, eskatutako ekoizpen-mailari erantzuteko, prentsaren kolpe-maiztasunarekin sinkronizatuta egon behar duen sistema automatizatu baten bidez.
Egindako atazak
Piezaren egoera gordinetik amaierako geometriarako pausuak 6 urratsetan definitu ditu, eta pieza manipulatzeko sistema automatizatu bat garatu du urrats horien artean.
Proiektu honen bidez, estanpazio-prozesu baten automatizazio-soluzioa baliozkotu da, eta hobekuntza hauek lortu dira:
- Prozesuaren lehiakortasuna hobetzea, ekoizpen-kadentzia % 80 handituta.
- Produktuaren desadostasunen murrizketa, langileek eragindako akatsak nabarmen murriztuz.
- Fabrikazio-prozesu berritzailea eta automatizatua, lehen aldiz enpresarentzat.

