Baterien ziklajerako zelulen diseinua eta fabrikazioa

Zeluleetan kokatuta dauden Baterien prototipoak edukitzeko egitura-multzo bat diseinatzea eta fabrikatzea. Hauek zamalanetako ziklaje jarraituaren pean dauden bero ganberen barruan tenperaturaren kontrol zorrotza izango dute.

Proiektuaren helburuak

Proiektuaren ezaugarriak eta funtsezko xehetasunak aztertu ondoren, Egibideko TKgune taldeak zelulen lehen prototipoak eta egitura diseinatu zituen: Bero-ganberen barruko euskarria.

Hasierako diseinu kontzeptualeko hainbat hurbilketa egin ondoren CIC energiGUNEen  eskazkizunei dagokion zelulen prototipoa  fabrikazio gehigarriaren bidez egiten hasi zen.

Kontzeptu egokia lortu ondoren, CNC bidez material plastikoko lehen zelula fabrikatu zen.

Aldi berean egitura euslearen disein parametrikoa eta materialaren analisi egokia egin zen ganbera barruko enperatura eta presioak jasateko.

Aurreko prozesuak baliozkotuta, fabrikatua eta muntatua izan zen.

Guzti hau enpresan dagoen aretoaren birmoldaketa baten parte da, eta, horri esker, enpresako teknikariek sarbide eta kontrol zorrotza izango dute egiten dituzten ikerketa- eta garapen-prozesuetan probak egin zaizkien bateria guztien egoerari eta bilakaerari buruz.

CICenergiGUNE_TKgune-logo

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak