- Iraupena: 2 urte
- Urtea: 2019-2020
- Parte-hartzaileak: USURBIL LHII + ORKLI S.COOP
- Sektorea: Energia eta ingurumena
Proiektuaren helburuak
Haserako fasean enpresak bere atzitzaile bat eta beste fabrikatzaile baten ezaugarri antzekoak zituen bi atzitzaileren arteko konparaketa egin nahi izan du. Azkenean etxe berdineko bi atzitzaile konparatu dira, azkena merkaturatu dutena eta orain arte instalatu duten atzitzailea.
Bi atzitzaileren diferentzia nagusia energia zirkuitu primarioan edo sekundarioan metatzen den da. Atzitzaile zaharrak energia zirkuitu sekundarioan (kontsumoko zirkuituan) metatzen du eta atzitzaile berriak primarioan (glikolatutako zatian).
Konparaketa egiteko jarraitu den araua, CENER (Centro Nacional de Energías Renovables) etxeak ezarritakoa arau ofiziala da. CENER-ek atzitzaileen errendimendu ofizialak lortzeko egiten dituen probak egin ditugu.
Egindako atazak
- Egun bakoitzean litro kopuru zehatz bat askatuaz eta bertan metatutako energia erregistratu dugu. Horrekin batera giroko tenperatura, erradiazioa eta ur hotzaren tenperatura ere erregistratzen dira.
- Datu guztiak datalogger batean gorde dira eta ondoren hilabete bukaeran datuak aztertu, taula eta grafika dinamikoak osatu eta enpresari hileroko konparaketa pasatzen zaio.
- Bigarren fase batean gaur egun egiten diren probetan hobekuntzak proposatuko dira atzitzaileen benetako gaitasuna ikusteko.