Bi atzitzaile termiko desberdinen azterketa errendimenduak konparatzeko.

Etxe berdineko bi atzitzaileren arteko konparaketa egin nahi da. Konparaketa horretan bi atzitzaileak baldintza berdinetan eta une berdinean jartzen dira. Ondoren eguneko momentu konkretu batean ur beroa ateratzen da bi atzitzaile termikoetatik eta bakoitzak sortu duen energiaren azterketa egiten da.

Proiektuaren helburuak

Haserako fasean enpresak bere atzitzaile bat eta beste fabrikatzaile baten ezaugarri antzekoak zituen bi atzitzaileren arteko konparaketa egin nahi izan du. Azkenean etxe berdineko bi atzitzaile konparatu dira, azkena merkaturatu dutena eta orain arte instalatu duten atzitzailea. 

Bi atzitzaileren diferentzia nagusia energia zirkuitu primarioan edo sekundarioan metatzen den da. Atzitzaile zaharrak energia zirkuitu sekundarioan (kontsumoko zirkuituan) metatzen du eta atzitzaile berriak primarioan (glikolatutako zatian). 

Konparaketa egiteko jarraitu den araua, CENER (Centro Nacional de Energías Renovables) etxeak ezarritakoa arau ofiziala da. CENER-ek atzitzaileen errendimendu ofizialak lortzeko egiten dituen probak egin ditugu. 

Egindako atazak

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak