Fabrikazio gehigarri edo aditiboko makina baten diseinu hobekuntza

SAMYLABS sorrera berriko empresa izan arren, jadanik garatu eta industrializatuta dituzten makinetan hobekuntzak ikusten dituzte. Gaur egun dituzten jakintza teknikoekin, ezin dituzte diseinu berriak egin hobekuntza horiek aurrera ateratzeko. Gure parte hartzea proiektu honetan, izan dituzten beharrei erantzuteko enpresarekin ezagutza partekatzea izan da.

Proiektuaren deskribapena

Samylabs-eko bisita egin ostean, azaldu ziguten, diseinu berri batean lanean ari zirela. Diseinu berri hau, aurretik industrializatutako makinatik abiatuta garatu dute, beraien atzemandako hobekuntzak txertatu nahian. Hobekuntza hauek, batez ere, konpetentziak garatu duen teknologia edo ezaugarriak lortzeko helburuarekin dabiltza. Baita ere, aurreko makinan hobetzeko identifikatu dituzten puntuak ere dituzte kontutan.

Beraiek ez dutenez tailer mekanikorik, prototipo batentzako piezak mekanizatzea eskatu digute eta horretarako ze pieza diren aztertzen hasi gara. 3Dko piezak erakutsi dizkigute eta baita planoak ere. Bertan akatsak ikusi ditugu fabrikazio prozesuaren ikuspuntutik eta pieza baliagarria izan dadin, makinaren funtzionamendua ulertu behar izan dugu. Honela, fabrikaziorako proiektu bat izan behar zena, birdiseinurako proiektu baten bihurtu da.

Behin funtzionamendua eta beraien helburuak zeintzuk diren ikusirik, 3Dko diseinuan zentratu gara, eta bertan diseinua hobetzeko prozesu baten sartu gara. Pieza eta azpimultzoen diseinua berrikusi eta hobetu dira. Horretaz gain, beharrezko tratamendu eta prozesu termiko ezberdina proposatu dira, funtzionamendua hobetzeko helburuarekin. Horretarako prozesu hauek burutzen dituzten enpresen kontaktuak helarazi zaizkie.

Azkenik, fabrikaziora begira, planoak hobetu dira, fabrikatu beharreko piezen geometria egokia izan dadin.

Azkenik, fabrikatu behar diren piezen konplexutasuna ikusirik eta batez ere INOX materialean egin behar direla ikusirik, fabrikazio enpresa batera bideratu ditugu pieza horiek mekanizatzeko.

Egindako atazak

Esteka

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak