- Iraupena: 6 ordu
- Urtea: 2023
- Partaideak: EGIBIDE y Cofradia Nuestra Señora la Virgen Blanca
- Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua
Proiektuaren azalpena
Kofradiak farolak jartzea erraztuko duen eta, aldi berean, amarraleku ezin hobea bermatuko duen tresna bat diseinatu eta garatzea eskatzen digu.
Proiektuaren garapena klipaje azkarreko sistema baten hainbat bertsio prototipatzeko lehen fasean oinarritu da, eta enpresari aurkezten zaio, azter dezan.
Diseinua onartu ondoren, azterketa bat egiten da, behar ziren piezak egiteko modurik onena zein zen baloratzeko. Aukera egokiena inprimaketa gehigarri bidez fabrikatzea dela balioesten da.
Denbora eman da beharrezko prestazio teknikoetarako materialik egokiena zein zen baloratzen, eta ikusi da material guztiek ez dutela erantzun bera. Eskakizunak betetzen zituen materiala hautatu ondoren, tresnak ekoizten dira fabrikazio gehigarriaren bidez.
Garapena inolako arazorik gabe egin da. Produkzio, material eta inprimaketa gehigarriko denborak hobetzeko teknikak ikasi ditugu.
Egindako atazak
- Enpresaren beharrak aztertzea
- Sistema mekanikoa CAD software espezifikoaren bidez diseinatzea
- Klipaje azkarreko sistemaren prototipoak sortu eta egokiena hautatzea
- Inprimaketa gehigarriaren bidezko fabrikazioa