Matrize templatuzko pieza batzuen eskaneatua eta ondorengo mekanizazioa

INDUSTRIAS AUXILIARES, S.A.U. altzarientzako burdineria ezberdinak fabrikatzen dituen enpresa bat da. Pieza konplexu batzuen mekanizazioa burutzea nahi dute, bai geometria eta bai gogortasunagatik, dituzten baliabideekin ezin bait dute egin.

Proiektuaren azalpena

Bezeroak ekarritako piezen 3D eskaneatua egin da Kreon eskanerra erabiliz. Prozesu honekin .STL motako fitxategia lortu da ondoren bere alderantzizko ingeniaritza burutzeko, .STEP fitxategia helburu izanik. Ondoren, NX CAM programa batean landu da pieza bakoitza.

Piezak mekanizatzeko estrategiak definitu, loturarako baliabide egokiak aukeratu ondoren piezen exekuzioa egin da Kondia HS-1000 abiadura azkarreko CNC makinan. 

Piezak mekanizatzeko material tenplaturako erreminta bereziak erabili behar izan dira piezen gogortasun, geometria eta ezaugarriei erantzuna eman ahal izateko. 

Makinako lana bukatu ondoren egindako lanaren emaitzen hausnarketa egin da eskaneoaren bitartez, piezen oneritzia bermatuz.

Egindako atazak

Esteka

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak