Motorren emisioak Neurtzeko Makinaren Sonda Hodiaren Berdiseinu Prototipoa

Zulaibar LHk eta Samylabsek geometria konplexuko pieza baten prototipo bat sortu dute SLM fabrikazio gehigarriko teknologiarekin, Centralauto SLk diseinatutako motorren emisio-gasak neurtzeko makina batentzat. Horrela, kostua eta bideragarritasuna soldaduraz fabrikatutako pieza berarekin alderatuko dira.

Proiektuaren azalpena

Centralauto S.L. enpresarekin bere produktu den eta emisio gasen neurketarako erabiltzen den makinaren ber diseinua burutu du. Honen harira ber diseinu hori fabrikatzeko prozesu ezberdinen azterketa burutu nahi dute. Horretarako geometria konplexudun pieza bat fabrikatu nahi dute. Pieza honen lehen prototipoa, soldadura prozesu batez garatu dute.

Soldatze prozesu honen konplexutasuna dela eta, fabrikazio gehigarriz, pieza fabrikatzearen bidegarritasuna aztertuko da. Horretarako Zulaibar Lanbide Heziketa Eskolak eta Samylabs ek, SLM teknologiaz sortutako pieza modelo bat fabrikatu du.

Laser bidezko galdaketa selektiboa (SLM) hauts-ohea galdatuz fabrikazio aditiboko teknika bat da. Potentzia handiko laser bat erabiltzen du geruzaz geruza hauts metalikoko partikulak urtu eta selektiboki fusionatzeko, zuzenean CAD datuetatik abiatuta erabat trinkoak diren 3D piezak eraikitzeko.

Pieza eta prozesuaren kostuak bidegarria baldin bada, estatu mailako ITV etan emisioak neurtzeko ekipamenduetan integratzea izango litzateke helburu nagusia.

Pieza fabrikatu eta kostuen inguruko informazioa helduarazi zaio enpresari, gaur egun soldatze prozesu bidez garatzen dituen piezen inguruko konparaketa egiteko.

Central autoko teknikariek, piezaren prezioa 60,62€/unitate koa, gaur egun duten soldatze prozesuarekin konparatu garestia dela ebatzi dute. Nahiz eta Zulaibarren iritziz, langilearen soldata, erabili beharreko lanabesak… kontuan izanik, bideragarria iruditu SLM prozesua, enpresak ez ditu 100 unitateko lehen lotea teknologia hau erabiliz fabrikatu nahi.
Nahiz eta teknikoki bideragarria izan, kostua garestiegia dela iritzita, enpresak ez du lehen 100 unitateko lotea teknologia honekin fabrikatuko.

Egindako atazak

Esteka

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp

Lotutako proiektuak

Arlo teknologikoak