- Iraupena: 10 ordu
- Urtea: 2023
- Partaideak: OTXARKOAGA IKASTETXEA + ESKUZ-ESKU S.L.
- Mugikortasuna
Proiektuaren azalpena
Proiektua Renault Zoe ibilgailu elektrikoaren argiak konpontzeko pieza diseinatzea izan da.
Auto marka batzuk beren argien konponketa kitak saltzen dituzte, baina kasu honetan, ez zuten oraindik honelako kit bat. Kit honen helburua, enpresan asko ikusten duten arazo bati konponbidea ematea da, hau da, argien patillak maiz apurtzen dira eta hau konpondu nahi dute era erraz, ekonomiko eta azkar batean.
Gure zentroaren automozio eta diseinu arduradunekin harremanetan jarri ginen, eta proiektua gauzatzea bideragarria ikusi genuen.
Kit-a 3D inprimaketa bidez egin da, emaitza ona lortuz.
Egindako atazak
- Otxarkoaga zentrua eta enpresaren arteko bilera, aukeratutako soluzioa partekatzeko.
- Zentroak egindako diseinuaren aurkezpena. Enpresak apunte batzuk egin ondoren, aldaketak egin ziren eta diseinu finala aurkeztu zen.
- Piezaren prototipatzea enpresari erakusteko.
- Autoan pieza egiaztatzeko proba.
- 20 unitateen prestakuntza etorkizuneko konponketak egiteko.